[itzul] e-posta, e-historia, e-histeria, eta e-zaharkitzea

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
As, Aza 29, 09:26:30, CET 2005


neurri handi batean ados nago Asierrekin (eta gainontzekoekin), eta ziur 
nago Elhuyarrek, Uzeik eta abarrek ere "posta elektronikoa" eta "helbide 
elektronikoa" erabiliko dutela; Euskalterm-en ere ez da besterik 
agertzen. Egunen batean, Euskaltzaindiak ere horiek hobetsiko ditu, 
seguru-seguru.

Hiztegigileek zer darabilten badakit, baina Interneten zer erabiltzen 
da? E(-)posta (edo e-mail).

Kontua da, "helbide elektronikoa" luzea baino luzeagoa dela (menuetarako 
ezinezkoa), eta "helb. el." ezezagun baino ezezagunagoa (Googlek 30 
erantzun inguru ematen ditu, gehienak gnomekoak). Horiek ez dira 
aitzakia, konforme. Baina horrela da.

Interneteko euskarazko webgunerik garrantzitsuenek (eta beste guztiek) 
zer egiten dute? "E-posta" erabili.

Irratia.com
http://www.irratia.com/blog/62#comments

Sustatu
http://www.sustatu.com/

Berria.info
http://tinyurl.com/aw2h8

Goiena
http://www.goiena.net/

Blogari.net atera berria
http://www.blogari.net/blogs/htsrv/register.php

Euskaraz.net (donostiako udala)
http://www.euskaraz.net/Buzoia

Erabili.com
http://www.erabili.com/kontaktua

Argia
http://tinyurl.com/cvox2

Gipuzkoako Aldundia
http://www.gipuzkoaeuskara.net/feedback?nondik=http://www.gipuzkoaeuskara.net
http://www.gipuzkoa.net
(eta e-Gipuzkoa, e-Harpidetzak, e-Gaztemira...)

Euskaltzaindiak eta Uzeik tarteko bidea hartu dute.
Formularioan "Helbide elektronikoa" erabili, baina menu baterako laburtu 
behar dutenean? E-mail.

Euskaltzaindia
http://www.euskaltzaindia.net/

Uzei
http://www.uzei.com/home.asp?sesion=14

e-posta ez bada onargarria, "e-mail" erabiltzea bai?
"Posta elektronikoa" luzearen laburdura, "e-mail" izango da?
Konforme.
Baina, orduan, "E-maila" izango da, ezta?
Eta gidoiarekin ala gidoi barik?

Eskerrik asko.

Asier




> i-Iņakik idatzi du:
> 
>>
>> Bat gatoz Asierrekin.
> 
> 
> * Ederki. Beste asko bat datoz nirekin, EHUko kazetaritza saila  
> esaterako (haietako batzuk behintzat) eta, behean ikusiko duzuenez,  
> beste asko ere bai. Nik neuk ez nuen termino hori asmatu, Iņaki  
> Zabaletak baizik (Batzuentzat, hori onargarriagoa litzateke, Iņaki  
> euskaldun peto-petoa delako)
> 
>> Euskal hiztunok egin, desegin edo egin gabe utz dezakegu zernahi.  
>> Euskarak ez.
>> Euskara hiztunok gara. Eta izango bada, erraz (eta erruz)  erabiltzen 
>> dugulako izango da.
> 
> 
> ** Bai, baina beste batzuk nirekin ados daude.  Baina i-Iņaki ez da  
> euskara, ez eta m-Morris ere. ,Hiztunak gara eta kitto . Euskaldun  
> mordo batek erabaki(ko) du, ez guk. Eta dagoeneko nahikoa zabalduta  
> dago. Galdu beharreko "borrokan" ari zara.
> 
>>
>>
>>> Elektra-x, elektro-x, e.a. okerrak dira formaz eta kontzeptuaz ote?
>>> Baina nola azaltzen duzu e-Gipuzkoa, e.a.? Ez, "e-" aurrizkia oso
>>> egokia eta euskal hiztunek hartu izan dute.  Helbide el. hori, ordea,
>>> beno, oso bitxia da eta ez da zabalduko. Esan bezala, gai hau
>>> gaindituta dago. "E-" aurrizki hori sustraituta dago dagoeneko.
>>>
>>
>> Mimetismoa ere aski sustraituta dago hainbat espezieren informazio  
>> genetikoan.
>> Euskarak gugan biziraun dezan (edo euskararengan biziraun dezagun),  
>> mimetismoaz baliatzeko mekanismoa hornituko dizkiguten geneak  erantsi 
>> beharko al dizkiogu gure hizkuntz genetikari?
>> (Aita Villasante zenak zioenez, esapideak beste hizkuntzetatik  
>> euskarara ekartzeko moldaerraztasunean bilatu behar omen zen  
>> euskarraen bizirauteko indarra, baina, guztiak izango bere neurria,  
>> ezta?)
> 
> 
> ** "E-·"  hori aberasgarria da eta kontua zaharkituta dago. Gai hau  
> 1998an eztabaidatu genuen. Harrezkero, e-posta eta e-ezdakitzer  zabaldu 
> egin da, moldaerraztasuna hor baitago.
> 
>>
>> Karlosek azaldutakoa erabili ohi dugu:
>> Ekintza: posta elektronikoa
>> Norberaren zera: helbide elektronikoa
> 
> ** Bai, asko ikusten dira horrelakoak, baina e-posta ere bai. Barkatu  
> hori esan beharra. Google-n begiratu dut eta, "euskara e-posta" sartu  
> eta gero, 93.600 emaitza izan ditut. Gero "euskara posta  elektronikoa" 
> sartu eta soilik 15.200 emaitza.  Horrek asko esaten du.
> 
> 
> Gai hau ikaragarri zaharkituta dagoenez (h letraren kontua bezala),  ez 
> dut berriro eztabaidatuko ez eta erantzungo ere. Alferrik da eta  
> denbora galtzea. Nahikoa da aurreko mezuei begiratzea (1998-12-10  
> adib.) nik uste dudana ikusteko, baita beste batzuek ere. E-posta  
> terminoa finkatuta dago, h letra finkatuta dago, euskara batua  nahikoa 
> finkatuta dago. Zertarako kontrakoarena egin orain?
> 
> 
> Mikel Morris, gai honetaz nahikoa idatzi duena.
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago