[itzul] e-posta, e-tabarra (ez gaizki hartu)

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Aza 29, 10:20:45, CET 2005


	Atzoko mezuari erantsi behar izan nion puntua:

	· Oso alboratuta daukagu baliabide erabilgarri bat: <<ziber->>
aurrizkia. Interneten bidez "kudeatzen" / "erabiltzen" / "gauzatzen" diren
zerbitzuak izendatzeko oso egokia da: <<ziberbankua>>, <<ziberdenda>>,
<<zibermezua>>...

	Orain, galdera bat(zuk) Mikel Morrisentzat (gai honetaz nahikoa
idatzi duenari atzera galdetzeko ausarkeria barkatuko didalakoan):

	Ingelesez, <<e-mail>> termino bat da? Terminoa ez bada, zer da? Zein
hizkuntza aldaeratan erabiltzen da?

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago