RE: [itzul] Cuadro eléctrico

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Aza 29, 15:59:07, CET 2005


Kontuan izan beti ez duela balio izango 'kaxa/kutxa' horrek. Adibidez,
<CUADRO eléctrico en CAJA estanca> delakoa bitxia geldituko litzateke.

RAEren arabera:
'cuadro (de distribución). Tablero con dispositivos e instrumentos para el
control de una instalación eléctrica.
Hori kaxa batean sartuta egoten da askotan, egia da, baina ez beti, armairu
batean, edo bistan ohol batean, edo mahai batean ere egon daiteke.

Berez, gauza desberdinak dira, nahiz eta batzuetan 'kaxa eletkrikoa' jarrita
ulertuko den. Baina adiera hertsian, nik ez nuke 'kaxa/kutxa' erabiliko.
Euskaltermen, adibidez:
kontrol-koadro (cuadro de control)
banaketa-koadro (cuadro de distribución)
maniobra-koadro (cuadro de maniobra)

Euskaraz, Lanbide Heziketako materialetan eta administrazioen aldizkari
ofizialetan,'koadro elektriko' erabili ohi da.

Beste kontu bat da ea 'koadro'ren ordez, 'panel', 'taula' edo beste zerbait
jar daitekeen.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: martes, 29 de noviembre de 2005 13:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Cuadro eléctrico


Erabili izan da "koadro elektriko", antza; azpian doa adibide bat,
Internetetik hartua. Baita "elektrizitate koadro" ere (adibide bat aurkitu
dut). Proposamenik egin behar bada, "elektrizitate-kaxa/kutxa" zer?
E(x)kaxa?

* Cuadro eléctrico: armario metálico hermético,
magnetotérmico de mando y fuerza, contactor del
compresor, pilatos, regletas, microprocesador para
control de temperatura y tiempos.
* Koadro elektrikoa: armairu metaliko hermetikoa,
aginte- eta indar-magnetotermikoa, konpresorearen
kontaktorea, pilatoak, konexio-blokeak,
tenperatura eta denbora kontrolatzeko
mikroprozesatzailea.

>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago