(Fwd) RE: [itzul] eposta?
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
As, Aza 29, 21:59:43, CET 2005
On 28 Nov 2005 at 13:45, LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER wrote:
> · Hizkuntza bakoitza, hizkuntza horren erabiltzaileak -hobeto
> esanda- libre dira nahi dutena egiteko, baina ez dezatela uztarririk
> ezarri beste inoren lepoan. Zergatik ibili behar dugu euskal
> hiztunok ingeles hiztunen hizkuntza-ekonomiaren kontrako joeraren
> atzetik? Gaur egun <<posta>>, <<mezu>>, <<helbide>> eta hainbeste
> gauza esaten ditugunean, ulertutzat ematen dugu <<elektroniko>>
> daukatela atzetik.
(Hilaren 28an idatzitakoa, e-arazorengatik ezin igorria)
Tira, tira, ekonomiaren bideak eta bidezidorrak korapilatsu
samarrak izaki-eta, hizkuntza-ekonomian ere ez dakit euri-
borratzen hasi zaizkigun.
Izan ere, gauzak beste hizkuntzetako hiztunek bezala
taxutzea ere nahiko uztarri pisua dugu; niretzat, berdin
daramagu uztarria direlako helbide horiei "elektroniko"
kalifikatzailea ezartzen diegunean, ez transistorerik eta ez
kondentsadorerik, halako elementurik ez daukatelarik.
Etxeko helbidea porlan- edo adreilu-helbidea ez den
bezala.
Helbide digitala? internet-helbidea? tekla-helbidea?
@ ikurra izendatzekoak ere nahiko lana ekarri zuen.
Azkenean bide deskriptiboa (eta serioa) onartu zen,
hainbat proposamen barregarri bazter utzita. Arroba omen
zen gehien erabiltzen zena, baina ekonomia legeak huts
egin zigun, eta Euskaltzaindiaren legearen uztarria
leporatu. Bide laburragorik ere bazen: "A harroa", esate
baterako, bi txori tiro batez akabatzekotan.
Orain, helbide elektronikoa badugunez, mezu
elektronikoak igortzen ahal ditugu, hitz elektronikoak
elkartuz eta ideia elektronikoak plazaratuz. Lan
elektronikoa. Bizitza elektronikoa.
E-agur
Mikel
> Zertarako esplizitazio antiekonomikoak? Ez denbora asko barru,
> sekulako esplizitazioak eta azalpenak egin beharko ditugu etxeko
> helbidea (herria, kalea...) galdetzeko. Zer dela eta hasi behar dugu
> joera naturalari kontra egiten?
>
> · Alderdi grafikoari dagokionez, ez dakit zer daukan txarrik
> euskaraz <<el.>> jartzeak, zeozelako premia badago: <<helbide el.>>,
> <<posta el.>>... Nik mila bider erabili izan dut <<helb. el.>>
> formulario, fitxa eta abarretan.
>
> Asier Larrinaga
>
------- End of forwarded message -------
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago