[itzul] Internet bidezkoak
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
As, Aza 29, 18:45:34, CET 2005
> Horren arabera, badirudi 'ziber-hiztegi' edo 'ziberhiztegi'
> egingo genukeela 'ziberriztegi' baino lehenago.
Nik (hizkuntzaren erabiltzaile xume gisa) nahiago nuke salbuespenen
nahaspiloan sartu gabe «ziber» erabat etxekotu eta «ziberriztegi» egin...
Dena dela, «plater» hitzaren modura atzetik zerbait erantsitakoan erre
bakunarekin erabiliko bagenu ere, nik uste «ziber-hiztegi» edo «ziberiztegi»
izan beharko litzatekeela, eta «ziberhiztegi» euskara batuaren legeen erabat
kontrakoa litzatekeela. Forma hori onartuz gero, izan ere, «onhartu» ere
onartu beharko genuke, koherenteak izango bagara.
Ondotxo dakit hizkuntza salbuespenez beteta dagoena; baina ez al litzateke
ederra eransten dizkiogun aberastasun berrietan lege zaharren aldean albait
salbuespen gutxien egitea eta, hartara, hiztun guztiek hizkuntza zuzen
erabil dezaten erraztea?
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago