[itzul] Internet bidezkoak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Aza 29, 19:04:18, CET 2005


<<baina ez al litzateke ederra eransten dizkiogun aberastasun berrietan lege
zaharren aldean albait
salbuespen gutxien egitea eta, hartara, hiztun guztiek hizkuntza zuzen
erabil dezaten erraztea?>>

Bai, baliteke ederra izatea, baina lege zaharren mugez ohartuta. Esaten
duzunaren kontra ez nago, baina lege zaharrei ez nieke balio absolutua
emango besterik gabe. Tradizioaren izenean barrabaskeriak egin/egiten dira
gizartearen beste arlo batzuetan (berrizalekeria ere ez dago arriskutik
libre), eta hizkuntzarenean ere beste hainbeste gerta liteke bestela.
Nolanahi ere, uste dut aurrizkien arloan, eta aurrizki kultoen eta
'kuasiaurrizkien' arloan gauzak ez daudela, ez ditugula, behar bezain
onduak, hala grafian nola semantikan, eta on litzatekeela haiei buruzko
hausnarketa-azterketa-fintze-adoste taxuzko bat egingo balitz/balute/bagenu.

Ondo izan.

Alfontso


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Aixe, S. L.
Enviado el: martes, 29 de noviembre de 2005 18:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Internet bidezkoak



> Horren arabera, badirudi 'ziber-hiztegi' edo 'ziberhiztegi'
> egingo genukeela 'ziberriztegi' baino lehenago.

Nik (hizkuntzaren erabiltzaile xume gisa) nahiago nuke salbuespenen
nahaspiloan sartu gabe «ziber» erabat etxekotu eta «ziberriztegi» egin...

Dena dela, «plater» hitzaren modura atzetik zerbait erantsitakoan erre
bakunarekin erabiliko bagenu ere, nik uste «ziber-hiztegi» edo «ziberiztegi»
izan beharko litzatekeela, eta «ziberhiztegi» euskara batuaren legeen erabat
kontrakoa litzatekeela. Forma hori onartuz gero, izan ere, «onhartu» ere
onartu beharko genuke, koherenteak izango bagara.

Ondotxo dakit hizkuntza salbuespenez beteta dagoena; baina ez al litzateke
ederra eransten dizkiogun aberastasun berrietan lege zaharren aldean albait
salbuespen gutxien egitea eta, hartara, hiztun guztiek hizkuntza zuzen
erabil dezaten erraztea?

Gero arte,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago