[itzul] Internet bidezkoak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 30, 09:43:36, CET 2005
Ahoskera eta idazkera, ez guztiz baina, nahiko lotuta daudenez, eta hala
jarraitzea ona dela deritzodanez...
Batetik, ez dakit 'ziber-' gomendatu behar den ala ez, baina "ziberespazioa"
idatziz gero, |ziberespazioa| ahoskatu behar da, ez |ziberrespazioa|. Eta
"ziberrespazioa| idatzi behar bada, hala irakurri behar da, hots,
|ziberrespazioa|.
Bestalde, 'ziber-' + 'hiztegi' eginez gero, edo "ziberiztegia" edo
"ziberriztegia" edo "ziber-hiztegia" baino ez zaizkit ateratzen (beharbada,
"ziber hiztegia" ere bai, azken bi hauek aurrizkitasuna galduta); eta
lehenengo biak zalantzan R egokia zein ote den. Hirugarren eta laugarren
kasuan aplika daiteke, nik uste, Alfontsok dioen zi-ber-iz-te-gi-a ahoskera,
|ziberriztegia| entzungo litzatekeena (erre gogorrez bukatzen bada).
Ez dakit ziber hitzak erre gogorra ala biguna behar duen (gogorra esango
nuke), baina bokal artean erre bakarra ipintzen badiogu erre bigunarekin
ahoskatu behar dugu. Bestela "ur asko" |urasko| ahoskatu beharrean |urrasko|
ahoskatuko dugu eta hori ahoskera okerra da (Takoloren abestian ahoskera
okerrak "...ur hotzarekin" "...hur hotzarekin" bihurtzen duen bezala). Hori
guztia, ahoskera zainduan, jakina.
Jon Agirre
946075522
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago