[itzul] MUSIKA
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Al, Urr 10, 09:23:00, CEST 2005
Ez da batere samurra planteatu duzun gaia eta nik armonia ikasketak duela
hogei urte baino gehiago utzi nituen, baina beste norbait animatzen ez
denez, gogoratzen dudan apurra kontatuko dizut.
Kadentziak, gutxi gora-behera, musika pasarteak amaitzeko (hortik
"conclusivo" hori) erabiltzen diren akorde segidak dira. Kadentzia ohikoenak
"perfektua" eta "plagal" dira. Lehenengoan, akordeak pasatzen dira
"dominante"tik "tonika"ra, edo beste modu batean esanda bosgarren gradutik
lehenengora. Bigarrenean, "subdominante"tik "tonika"ra (laugarren gradutik
lehenengora).
Graduen izenak hauexek dira (erderaz):
I. Tónica
II. Supertónica
III. Mediante
IV. Subdominante
V. Dominante
VI. Superdominante
VII. Sensible
Adibide simple bat. Do Maior akordean, erabiltzen diren notak hauek dira:
do-mi-sol-do. Do da akordearen tonika, mi da "mediante", eta sol da
"dominante"
Tira! Ez da laguntza handia, baina ea besteak animatzen diren.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago