[itzul] Zineko esaldi famatu bat, I don't give a damn
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Ast, Urr 13, 13:12:35, CEST 2005
Jatorrizkoan, "Frankly Scarlett, I don't give a damn"
1939an, "give a damn" esaera horrek mundua eskandalizatuta utzi
zuen. Hobe da ingelesezkoa kontuan hartzea, jatorrizkoa delako
Mikel Morris
On 05-urr-13, at 12:15, Terminologia BITEZ LOGOS wrote:
> Eskerrik asko, hala ere, ahaleginengatik, Asier.
> Gaztelaniaz utzi eta oharren batekin moldatu beharko dugu.
>
> (Makina bat arkatz erabilita gaude, bai, "ajustadore" lanetan.
> Haiek garaiak)
>
> Iņaki
>
> Asierrek beti bezian prestu:
>
>
>> Iņaki, "Haizeak eraman zuena"-ren bikoizketa ez zuen ETBk
>> enkargatu,
>> TVEk baizik.
>>
>> K-2000 estudioan bikoiztu zen, eta euskarazko bertsioaren
>> egilea
>> Jose Luis Aranguren "Txiliku" itzultzailea da. Ingelesean eta
>> gaztelaniazko,
>> katalanezko eta galegozko bertsioetan oinarritu zen.
>>
>> Sasoia hartan idazmakinaz prestatzen ziren bikoizteko
>> gidoiak, eta
>> arkatzez orraztu. Erabilitakoan, ez ziren gordetzen.
>>
>> Txilikurekin hitz egin dut, eta ez daki zelan itzuli zuen
>> esaldi
>> hori, ezta zein pasarte den ere.
>>
>> Zail duzu, beraz, esaldi horren euskarazko bertsioa
>> aurkitzea.
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago