ER: [itzul] customización
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urr 25, 13:03:48, CEST 2005
>«Bakoiztu» ere hor dago
Hor egongo da, baina oso justifikazio eskasa ikusten diot nik bederen, non
eta ez den, hain zuzen, "pertsonalizatu" erdalantzekoegitik ihes egin nahi
eta "bezero(ka)tu" ingelesantzekokoegira iristen ez ausartzea.
Izan ere, "bakoitz(tu)" hitzak, bere gisa, "bikoitz(tu)" hitzak baino eduki
semantiko handiagorik ez du, eta duena ez da noski "[bezero] bakoitz[aren
arabera egoki](tu)" adierazteko aproposa.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: asteartea, 2005.eko urriak 25 11:12
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] customización
> Ez gaizki hartu esan behar dudana, baina, Itzulist-era galdera
> zuzenean bidali aurretik, uste dut saiatu behar genukeela lagungarri
> izan daitezkeen iturriak kontsultatzen.
Nire mezua bidali dudanean, itxura denez Euskadi.net-eko zerbitzaria
geldirik zegoen, eta ezinezkoa zen kontsulta egitea ez Euskalterm-en, ez
Elhuyarren. Ziur samar oroitzen nintzen Euskalterm-ek «pertsonalizatu»
ematen duela, baina hanka sartu baino lehenago, nahiago izan dut aipatu
ere egin gabe utzi.
> Gotzonek proposatutako 'bakandu' dela eta, tradizioko adibide gehiago
> aztertu behar genituzke, baina Euskal Hiztegiak dakartzan bi
> adibideak kontuan harturik behintzat, ez da, nire ustez behintzat,
> 'cumtomize'-en baliokide egokia. 'Bereizi' aditzaren sinonimoa da,
> baina ez 'diferentziatu' edo 'desberdindu' adieran, 'banandu',
> 'aldendu','urrundu' adieran baizik.
Bai, arrazoi duzu, hurbilekoa dela esan dut, eta horregatik kopiatu
ditut adibide zehatzak. «Bakoiztu» ere hor dago, «pertsonalizatu» dagoen
bezalaxe, noski.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago