[itzul] Euskara-gaztelera (eta gaztelera-euskara, diot nik) itzulpenak egiteko plugina Firefoxerako

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Api 3, 10:11:52, CEST 2006


> Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten
> lagunduko diguna...

Et, et, et: «itzulpenak egiten lagundu» ez, hiztegiak kontsultatzeko 
bidea erraztu, gehienez ere. Plugina oso ongi egina dago, gaurtik 
aurrera etengabe erabiliko dut, mila esker egileari, baina ez ditzagun 
gauzak nahasi. Hiztegia aurrean ikusi eta itzulpena eginda dagoela uste 
duena, gari zelaia begiratu eta ogia egina dela uste duena bezain 
inuzentea da, nire ustez.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago