[itzul] Antologiarako?
Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Al, Api 3, 10:37:42, CEST 2006
Barkatuko didazu Gerardo, baina, egia esateko,
nire ustez, datorren iturritik datorrela ikusita,
aspaldian irakurri dudan gauzarik antologikoenetakoa
zure esaldi hau izan da:
Lanbideak eragindako deformazioak bultzaturik, euskarazkoari begiratu diot
aurrena:
Gerardo Markuleta
<gmarkuleta a bildua euska
lnet.net> Para
Enviado por: itzul a bildua postaria.com
itzul-bounces a bildua pos cc
taria.com
Asunto
[itzul] Antologiarako?
06/03/28 17:21
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
Gogoan dudala, aspaldi ez da zerrendan agertu hanka-sartze "antologikorik",
eta ez dakit propio utzita daukagulako ote den edo... Hala balitz ere,
honako hau berexia delakoan, ez diot tentaldi gorriari eutsiko.
Erakunde handitxo batek literatur ekitaldi baterako gonbidapen elebiduna
bidali dit. Lanbideak eragindako deformazioak bultzaturik, euskarazkoari
begiratu diot aurrena:
"XXX-k atsegin handiz gonbidatzen du YYY jauna idazlea "ZZZ" I. SARI
banaketara."
"A, ba pozik jarriko zen YYYidazlea, baina zergatik bidali ote didate niri
harentzako gonbidapena?", pentsatu dut, dontsu-dontsu. Beharbada zehaztu
beharra dago, idazleņo izanik ere, ez naizela ni saria jaso behar duen
"jauna idazlea"; aitzitik, ekitaldira joateko gonbidapena jaso duten
hainbatetako bat baino ez naiz.
Gaztelaniazkoak argitzen duenez, "XXX tiene el gusto de invitarle a la
entrega del I PREMIO "ZZZ" al escritor YYY.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago