RE: [itzul] estación intermodal

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
As, Api 4, 15:18:00, CEST 2006


"Estación intermodal" horri "plataforma de intercambio modal" ere deitzen zaio; garraio mota edo modalitatea aldatzeko tokia da. Karga zuzenean aldatzen da garraio mota batetik beste batera.

Ingelesez, frantsesez eta espainolez "intermodal" esaten da; beraz, termino hori maileguan hartzea izan daiteke aukera bat. Bestela, "garraio mota aldatzeko plataforma" esan liteke, nire ustez, nahiz eta beharbada luzeegia izan.

Alberto

________
>>>>nola itzultzen da hori?

Pasaiako portuan egin nahi duten zerbait da, hainbat garraio-mota 
biltzeko (hala ulertzen dut nik): itsasontziak, trenak....
Hori da nik uste dudana, eta jar nezake igual horrela, baina hitza bera, 
"intermodal", itzultzea interesatzen zait gehien bat.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago