[itzul] nekazal ingeniaria

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 6, 09:58:31, CEST 2006


Hala da, Alfontsok esan duen bezala. "*Nekazal" horri dagokionez, gainera, 'nekazale' izenetik justifikatzeko azken ahalegin bat ere egin zen, baina argi dago iturri ezberdinekoak dira. Beraz, "-ar[bokala] > -al" fenomenoa fosilduta dago gaur egun (argitaldari, argitaletxe, argitalpen, merkatalgo... baina *administralgo > administrazio, *argitaldi > argitaraldi, *argitaldu > argitaratu eta abar). Kasu honetan Hiztegi Batuak hau dakar:

nekazale

nekazalgo Naf. 'nekazaritza'

nekazari: nekazari-kooperatibak.

nekazaritza: nekazaritza-produktuak.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: jueves, 06 de abril de 2006 9:42
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] nekazal ingeniaria

'euskara'tik 'euskal', 'erdara'tik 'erdal', 'bazkari'tik 'bazkaldu' eta abar
atera diren modu berean, izan zen, duela 20-25 urte, halako joera bat,
'-ari' -> '-al' transformazioa eginda, '-ari' atzizkiaz osatutako izenen
adjektibo erreferentzial berriak sortzeko.

Horrela sortu ziren 'nekazal' ('nekazari'tik), 'merkatal' ('merkatari'tik),
'kazetal' ('kazetari'tik) eta abar; eta hibrido bitxiagoak ere bai, hala
nola 'monetal' (gaztelaniazko 'monetario'tik asmatutako 'monetari'tik) eta
'unibertsital' (gaztelaniazko 'unibertsitario'tik asmatutako
'unibertsitari'tik).

Garai bateko hots-aldaketa horiek gaur egun ez dira emankorrak, eta, beraz,
ez dira egokiak hitz berriak sortzeko. Horixe esan zuen Euskaltzaindiak 25.
arauan (Hitz elkartuen osaera eta idazkera, 1996ean erabakia). Hona hemen
hitzez hitz:

a) Orain eratzekoak diren elkarteetan ez da komeni behinolako hots-aldatze
legeak, aspaldisko galdurik daudenak, berpizten jardutea:
txistulari-elkartea, botikari-lana, safari-bidaia, kultur(a) astea esan eta
idatz dezagun beraz, eta ez txistulal elkartea, botikal lana, safal bidaia,
kultul astea eta abar.

   b) Aipamen berezia zor zaie azken urteetako unibertsital, monetal,
medikal, nekazal eta antzekoei. Guztiak dira erdal adjektibo erreferentziala
ordezkatzeko erabili direnak: ámbito universitario = unibertsital esparrua,
política monetaria = monetal politika, examen médico = medikal azterketa,
ayuda financiera = finantzal laguntza... ikusi eta irakurtzen ditugu gero
eta maizago. Bide zuzena, hitz-elkarketaz baliatzekotan,
unibertsitate-esparrua, moneta-politika, etab. erabiltzea da.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de ximon.iri
Enviado el: miércoles, 05 de abril de 2006 22:53
Para: itzul
Asunto: [itzul] nekazal ingeniaria


Aupa
Ondo al dago hala esanda, nekazal ingeniaria, "ingeniero agrónomo" esateko?
Hor bazen, nekazal-nekazaritza, adjektibo-izen kontu bat, baina ez dakit
zehatz mehatz nola zen.
Ea inork argitzen didan zalantza
milesker



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago