[itzul] nekazal ingeniaria

MIKEL IRIONDO ximon.iri a bildua euskalnet.net
Ast, Api 6, 10:42:10, CEST 2006


mila esker, benetan.
ximon



----- Jatorrizko mezua -----
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Data: 2006(e)ko Apirilak 6(a), Osteguna, 9:59 am
Gaia: RE: [itzul] nekazal ingeniaria
Nori: itzul a bildua postaria.com

> Hala da, Alfontsok esan duen bezala. "*Nekazal" horri 
> dagokionez, gainera, 'nekazale' izenetik justifikatzeko azken 
> ahalegin bat ere egin zen, baina argi dago iturri ezberdinekoak 
> dira. Beraz, "-ar[bokala] > -al" fenomenoa fosilduta dago gaur 
> egun (argitaldari, argitaletxe, argitalpen, merkatalgo... baina 
> *administralgo > administrazio, *argitaldi > argitaraldi, 
> *argitaldu > argitaratu eta abar). Kasu honetan Hiztegi Batuak 
> hau dakar:
> 
> nekazale
> 
> nekazalgo Naf. 'nekazaritza'
> 
> nekazari: nekazari-kooperatibak.
> 
> nekazaritza: nekazaritza-produktuak.
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-
> bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
> Enviado el: jueves, 06 de abril de 2006 9:42
> Para: ItzuL
> Asunto: RE: [itzul] nekazal ingeniaria
> 
> 'euskara'tik 'euskal', 'erdara'tik 'erdal', 'bazkari'tik 
> 'bazkaldu' eta abar
> atera diren modu berean, izan zen, duela 20-25 urte, halako 
> joera bat,
> '-ari' -> '-al' transformazioa eginda, '-ari' atzizkiaz 
> osatutako izenen
> adjektibo erreferentzial berriak sortzeko.
> 
> Horrela sortu ziren 'nekazal' ('nekazari'tik), 'merkatal' 
> ('merkatari'tik),'kazetal' ('kazetari'tik) eta abar; eta hibrido 
> bitxiagoak ere bai, hala
> nola 'monetal' (gaztelaniazko 'monetario'tik asmatutako 
> 'monetari'tik) eta
> 'unibertsital' (gaztelaniazko 'unibertsitario'tik asmatutako
> 'unibertsitari'tik).
> 
> Garai bateko hots-aldaketa horiek gaur egun ez dira emankorrak, 
> eta, beraz,
> ez dira egokiak hitz berriak sortzeko. Horixe esan zuen 
> Euskaltzaindiak 25.
> arauan (Hitz elkartuen osaera eta idazkera, 1996ean erabakia). 
> Hona hemen
> hitzez hitz:
> 
> a) Orain eratzekoak diren elkarteetan ez da komeni behinolako 
> hots-aldatze
> legeak, aspaldisko galdurik daudenak, berpizten jardutea:
> txistulari-elkartea, botikari-lana, safari-bidaia, kultur(a) 
> astea esan eta
> idatz dezagun beraz, eta ez txistulal elkartea, botikal lana, 
> safal bidaia,
> kultul astea eta abar.
> 
> b) Aipamen berezia zor zaie azken urteetako unibertsital, monetal,
> medikal, nekazal eta antzekoei. Guztiak dira erdal adjektibo 
> erreferentzialaordezkatzeko erabili direnak: ámbito 
> universitario = unibertsital esparrua,
> política monetaria = monetal politika, examen médico = medikal 
> azterketa,ayuda financiera = finantzal laguntza... ikusi eta 
> irakurtzen ditugu gero
> eta maizago. Bide zuzena, hitz-elkarketaz baliatzekotan,
> unibertsitate-esparrua, moneta-politika, etab. erabiltzea da.
> 
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de ximon.iri
> Enviado el: miércoles, 05 de abril de 2006 22:53
> Para: itzul
> Asunto: [itzul] nekazal ingeniaria
> 
> 
> Aupa
> Ondo al dago hala esanda, nekazal ingeniaria, "ingeniero 
> agrónomo" esateko?
> Hor bazen, nekazal-nekazaritza, adjektibo-izen kontu bat, baina 
> ez dakit
> zehatz mehatz nola zen.
> Ea inork argitzen didan zalantza
> milesker
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago