[itzul] Wordfast konfigurazioa Euskaltermen bilatzeko
Joxe Rojas - ARTEZ itzulpengintza
joxe a bildua artez.net
Ost, Api 12, 12:33:19, CEST 2006
Egun on,
Oporren aurreko egun hauetan lan gutxi daukagu, eta Wordfasten
konfigurazioan saltseatzen egon naiz. Azkenean, lortu dut Wordfast
konfiguratzea kanpoko hiztegi gisa Euskalterm erabil dezan. Gazteleratik
Euskarara soilik funtizonatzen du, baina pentsatu dut askorentzat oso
erabilgarria izan daitekeela.
Egin beharreko pausuak hauek dira:
1.- Ireki Wordfasten konfigurazioa, Wordfast botoiari sakatuz.
2.- Jo Terminology atalera, eta haren barruan, Reference fitxara.
3.- 'External dictionaries' testuaren azpiko botoiari sakatu eta aukeratu
normalean erabiltzen duzun nabigatzailea
4.- Sakatu "Keys" botoiari, eta, zure nabigatzailearen arabera, ondoko testu
hauetako bat itsasi bertan dagoenaren ordez:
Firefox: Mozilla
Firefox;^t{pause}^l{pause}http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm{En
ter}{Pause=Euskalterm}{SearchWord}{Enter}
Explorer: Internet
Explorer;^l{pause}http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm{Enter}{Pau
se=Euskalterm}{SearchWord}{Enter}
5.- Itxi Wordfasten konfigurazioa eta utzi aldaketak gordetzen.
6.- Aurrerantzean, Wordfastekin lanean ari zarela, gaztelerazko hitz baten
ordaina Euskaltermen bilatzeko, hitza Worden aukeratu eta Ctrl+Alt+D teklei
batera sakatu (edo Wordfasten "Dictionary Lookup" botoiari).
OHARRA: - Ondo funtzionatzeko, ezinbestekoa da Wordfastekin lanean hastean
nabigatzailea zabalik egotea.
------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
ARTEZ Itzulpengintza
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago