[itzul] Puntako egiteko bidea
J. Antonio Gómez Uranga
tonogomez a bildua euskalnet.net
Ost, Api 12, 16:36:10, CEST 2006
Agian bai, baina nik ez dakit kasu honetan bide hitza "camino" bezala itzuli behar den ala ez, alegia, camino de (para) actuación(es) extraordinaria(s) edo camino para quehaceres extraordinarios. Horretantxe daukat nik zalantzarik handiena.
----- Original Message -----
From: "L. Azkune" <laxaro a bildua sjloyola.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, April 12, 2006 3:35 PM
Subject: Re: [itzul] Puntako egiteko bidea
Actuación extraordinaria izan ote daiteke?
Laxaro
Kaixo,
Oporrak direla eta, ez dakit inor ote dabilen lanean, baina hiru hitz horiekin zoraturik nabil, ez baitut zentzu egokirik ikusten. Ubide bat eraikitzeko proiektu zahar baten aurrekontuan ageri zaizkit kontzeptu gisa, honatx zerrenda osoa:
Proiektuaren gastuak-Presa eta ubideak-Ubide osagarriak-Ur-deposituak-Gainezka egiteko ubideak-Lur-indemnizazioak-Lur-kentze eta murruak-Esklusak-Fabrikako obrak-Tunelak-Puntako egiteko bidea-Kai eta ontziak-Etxeak-Gestioa eta zuzendaritza-Osagarriak eta ez-ustekoak.
Laguntzerik bai? Nola emango zenukete goiko hiru hitz horiek gaztelaniaz?
Aldez aurretik eskerrak emanez,
Toño
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago