[itzul] Hiru mosketariak

Irati Bereau irati a bildua elhuyar.com
Ast, Api 20, 08:52:09, CEST 2006


Egun on:

Alexandre Dumas-en 'Les Troix Mousquetaires' lanean oinarritutako testu bat
ari naiz itzultzen. Ez dut uste euskaratu denik, baina badakit hiru
mosketarien komikiren bat badela euskaraz (Kriseilu, Joseba Andoni
Berriotxoa). Izen bereziak euskaraz nola eman diren jakin nahiko nuke:
Porthos
Athos
Aramis
D'Artagnan

Eta bidez batez, iradokizunik honentzat?
'...his lieutenant, the hook-handed Count Orsini', hau da, besamotza eta
beso-muturrean kako antzekoa duena, Peter Pan-en Hook/Garfio/Kako kapitainak
bezala.
Eta honentzat: 'tous pour un, un pour tous' (FR), 'All For One, One For
All'(EN), 'Uno para todos y todos para uno'(ES)

Aldez aurretik, eskerrik asko.
Irati Bereau





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago