[itzul] flotante

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Api 25, 12:45:33, CEST 2006


> Nola esango zenituzkete "parqué flotante" eta "viga flotante"? Beste
> adiera batzuetan, "mugikor" (biztanleria mugikor: población flotante;
> Zehazkin eta Elhuyarren), "higikor" (koma higikor: coma flotante;
> informatika arlokoa, Zehazkin eta Elhuyarren), "flotatzaile"
> (ekonomia arlokoa, Elhuyarren), eta abar ikusi ditut. "Igeri
> dagoen"/"uretan dagoen"/"ur gaineko" ere ageri da bai Zehazkin bai
> Elhuyarren. Baina, gure kasuan, ez gara uraz ari, "aireaz-edo"
> baizik. Nola esan?

Euskalbar jarri behar duzu Firefoxen, zalantzarik gabe:

Euskalterm:

[31/26] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Eraikuntza eta hirigintza | Eraikuntza-elementuak
Definizioa: Azpiko geruzan iltzez josi gabe edo kolatu gabe jartzen den 
parketa, hau da, dilatatzeko libre uzten dena.
eu 	parket flotatzaile
es 	parquet flotante
fr 	parquet flottant
en 	floating floor


3000 hiztegia

1 (Econ.) flotatzaile
    1 monedas flotantes: moneta flotatzaileak

2 (Fís.) flotatzaile, flotagarri
    1 las maderas suelen ser flotantes: zurak flotagarriak izan ohi dira


Elhuyar

1   adj.
Flotatzaile; ur gaineko, uretan dagoen(a)
Casas flotantes: ur gaineko etxeak

2   adj.
Higikor, mugikor; loka
Costillas flotantes: saihets-hezur lokak
Población flotante: biztanleria mugikorra

3   adj.   Inform.
Higikor, mugikor
Coma flotante: koma higikorra

4   adj.   Econ.  moneda
Flotatzaile


Hiztegi Batuan ez dago «flota-» rik.


ItzuLen «ventana flotante», «parqué flotante» eta «tarima flotante» 
eztabaidatu zian dira:
http://tinyurl.com/qoyvw

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago