ER: [itzul] flotante
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Ost, Api 26, 10:25:14, CEST 2006
Parketa josi gabe jartzen da. Josita, tarima jartzen da. Orain arte kolatu
egiten zen parketa, baina orain kolarik gabe jatzen dute (zoruan kolarik
eman gabe behintzat).
Niri ere ez zait flotatzaile hori asko gustatzen, eta azpiari itsatsi
gabeko parketa-edo jar litekeela iruditzen zait; baina, batetik, adostasuna
behar da termino berri bat sartzeko, eta, bestetik, zaila iruditzen zait
lehen dagoena (hedadura eta nolabaiteko adostasun maila bat duena) aldatzen
hastea, baldin eta euskaltzainen bati-edo beste aldera iruditu eta
proposamen erabatekoren bat egiten ez badu behintzat.
"Ander Irizar"
<airizar a bildua parlamen
to-navarra.es> Para
Enviado por: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
itzul-bounces a bildua pos cc
taria.com
Asunto
ER: [itzul] flotante
26/04/2006 09:45
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
"Igeri dagoen"/"uretan dagoen"/"ur gaineko" ere ageri da bai Zehazkin bai
Elhuyarren. Baina, gure kasuan, ez gara uraz ari, "aireaz-edo" baizik. Nola
esan?
Beharbada, kasu honetan ez da bide egokia izango, baina "igeri", berez,
airean (higitu gabe) ere izan daiteke.
Ander Irizar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago