[itzul] RE: Flotante
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Ost, Api 26, 13:07:41, CEST 2006
Kaixo, lagunok!
Askotan, nire iritziz, zerbait itzultzean beste hizkuntzen menpe
gaude edo egon gintezke, eta horrekin adierazi nahi duguna modu ilunez
azaltzen dugu geroago irakurri behar duenarentzat.
Gaztelaniazko 'flotante' hori aurreko parketari gainetik kolaz
jarritako bestea izendatzeko erabiltzen da -nik dakidalarik bakarrik kola
gogortu bitartean egongo da igerian edo, zeren gero itsatsia baitago-. Ez
zen argiago "gainetiko parketa" edo antzekoren bat jartzea.
Agur bero bat,
Bittor Arbizu
> Message: 1
> Date: Tue, 25 Apr 2006 12:27:35 +0200 (CEST)
> From: Amaia Apalauza <amaiabai a bildua yahoo.es>
> Subject: [itzul] flotante
> To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <20060425102735.93449.qmail a bildua web25409.mail.ukl.yahoo.com>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
>
> Egun on:
>
> Nola esango zenituzkete "parqué flotante" eta "viga flotante"?
> Beste adiera batzuetan, "mugikor" (biztanleria mugikor: población
> flotante; Zehazkin eta Elhuyarren), "higikor" (koma higikor: coma
> flotante; informatika arlokoa, Zehazkin eta Elhuyarren), "flotatzaile"
> (ekonomia arlokoa, Elhuyarren), eta abar ikusi ditut.
> "Igeri dagoen"/"uretan dagoen"/"ur gaineko" ere ageri da bai Zehazkin
> bai Elhuyarren. Baina, gure kasuan, ez gara uraz ari, "aireaz-edo" baizik.
> Nola esan?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago