[itzul] RE: Flotante

Euskara Zerbitzua euskara a bildua zestoa.net
Ast, Api 27, 08:35:46, CEST 2006


Etxea konpondu behar dugunez...

Uste dut (aurrekoan txerrikiekin izandako akatsaren ondoren ez dut ezer
ziurtzat emango) "parketa" zoru mota bat da. Eta jartzeko era bat baino
gehiago dago. Horietako bat "flotante" delako hori. Flotante jartzeko,
lehenego listoi batzuk jartzen dira (eta etxe zaharretan horien bidez
berdindu egiten da zorua) 60-80cm-ko tarteak beraien artean, eta horien
gainean gero jartzen da parketa. Horregatik "flotante", gainean
dagoelako lurra zuzenean ukitu gabe.
Josi gabe, zuzenean ere jar daiteke (zorua berdinduta badago). Hortaz,
"lokabea" aukera baztertu behar.
Ez dakit gaztelaniaz egokia den hitza, egia esan. Flotar aditzak, izan
ere, gaitasuna adierazten du, nork bere kabuz azalean mantentzeko
gaitasuna. 
Beraz, "flotatzaile" ere ez.
"Gainetiko parketa". Parket guztiak doaz beste zerbaiten gainetik...
"ganberadun parketa"??????????????????


Nora Palmitano
Zestoako Euskara Zerbitzua
euskara a bildua zestoa.net
943  147 010
 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Karlos del Olmo Serna
Enviado el: miércoles, 26 de abril de 2006 14:44
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] RE: Flotante


Baliteke eztabaidan zer edo zer galdu izana (hala, bada, alferrik
esanak barkatu), baina Euskaltermen agertzen denak, _parket
flotatzaileak_ ez du balio zoruari doakionez? 
  
  

		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago