[itzul] tontoak (ba)zarete gero!

Iņigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Ast, Api 27, 13:23:28, CEST 2006


Jonek arrazoia duelakoan nago, alegia, galdegai kontua dela, baina "ba-" duten formak, itxuraz, ez zaizkigu arrotz-arrotzak egiten bizkaieradunoi (?). Ordea, gipuzkoarrei baietz ematen du.

Iņigo

-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Enviado el: jueves, 27 de abril de 2006 13:12
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] tontoak (ba)zarete gero!






Jon Agirreren susmoaren aldekoak dira Mokoroarenean agertzen diren
harridurazko lekukotasun "gerodun" gehienak, alegia _ba_ bagako esakuneak
dira nagusi (Bizkaikoetan bere bai) , komaren kontuan gorabeherak diren
arren.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago