[itzul] tontoak (ba)zarete gero!
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 27, 16:17:19, CEST 2006
Honek behinolako pintada hura ekarri dit gogora: "Hemen torturatzen da".
Hura irakurrita beste espaloira pasatzeko gogoa etortzen zitzaizun,
badaezpada ere...
"Hemen, torturatzen da" beste zerbait da, baina pintada batean
puntuazioa (ere) eskatzea gehiegitxo ote zen nago. Dena dela, haria
beste muturretik hartuz, badirudi hiztun-multzo batzuek (ez dakit
euskalki osoak hartzen dituen, edo isoglosak euskalkiekin bat datozen,
ala ez) ez dituzte bereizten "Hemen, torturatzen da" (bai) eta "Hemen
torturatu egiten da" (torturatu, alegia) esaldiak, eta beraz normalean
bigarrena ez dute erabiltzen.
Neure ustea baino ez da.
Jon Agirre
Bizkaia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago