[itzul] Puntako egiteko bidea

J. Antonio Gómez Uranga tonogomez a bildua euskalnet.net
Ast, Api 27, 17:00:36, CEST 2006


Epa, Victor

Beste mezu batean aipatu nuen bezala, "bidea" izan zen buruhausterik handien sortu zidan hitza, azkenean "quehaceres extraordinarios" eman nuen, hots "puntako eginbidea" bailitzan harturik, eta ez  "puntako egiteko(-)bidea", camino de (para) quehaceres extraordinarios. 
Dena dela, duda-mudatan nabil oraindik ere, eta itzulpen osoa amaitutakoan azken erabakia hartuko dut.

Eskerrik asko eta ondo izan.

    Toņo



Eguerdi on, Toņo!

Azalpen bat denez, ez da izango "Por hacer un camino aparte
-especial, extra(ordinario)-?

Agur bero bat,


Kaixo, 

Oporrak direla eta, ez dakit inor ote dabilen lanean, baina hiru hitz horiekin zoraturik nabil, ez baitut zentzu egokirik ikusten. Ubide bat eraikitzeko proiektu zahar baten aurrekontuan ageri zaizkit kontzeptu gisa, honatx zerrenda osoa: 
Proiektuaren gastuak - Presa eta ubideak - Ubide osagarriak - Ur-deposituak - Gainezka egiteko ubideak - Lur-indemnizazioak -  Lur-kentze eta murruak - Esklusak - Fabrikako obrak - Tunelak - "Puntako egiteko bidea" - Kai eta ontziak - Etxeak - Gestioa eta zuzendaritza - Osagarriak eta ez-ustekoak 

Laguntzerik bai? Nola emango zenukete goiko hiru hitz horiek gaztelaniaz?

Aldez aurretik eskerrak emanez,

 Toņo



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago