[itzul] [Probable Spam] - Ortotipografia eta mugatua/mugagabea

Mikel Erro euskera a bildua ayto.bilbao.net
Al, Abe 4, 12:25:20, CET 2006


Alde batetik, honako hau duzu Euskaltzaindiak letra larrien erabilerari
buruzko gomendioan jasotako kasu bat:

Bi puntuen ondoren, aipamen zuzena baldin bada, hots, hitzez hitzekoa
denean.

Mitxelenak esan zuenez: "Atseginago zaizkigu sarritan ardi galduen ibilerak,
birtute bidetik sailean dabiltzanenak baino".

Beste alde batetik galdera-ikurrari normalean puntuari ematen zaion
tratamendua eman ohi zaio; hots, horren ostean letra larria erabiltzen da.

Horiek horrela, forma zuzena hauxe da:

-Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
dituzu? Non bizi zara?


  Ondo izan, Mikel Erro.



______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago