[itzul] Ortotipografia eta mugatua/mugagabea
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Al, Abe 4, 12:37:46, CET 2006
Egun on, Amaia!
Hor doazkizu asteleneko gure "burutazioak":
1) Zalantza: Nire ustez bigarrenaren alde egingo nuke. Arrazoia, nahiz eta esaldiek zerrenda kutsua izan, "galdera ikurraren ondoren: maiuskula" legea jar litekeela uste dut nik.
-Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
> dituzu? Non bizi zara?
>
2) Zalantza: Hau Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak ateratako"Ortotipografia -Ikasmaterialen Aholku Batzordea -Estilo-liburuaren lehen atala" liburuxkan dugu erantzuna:
51 orr. "Idazlea, mendia/mundua, luma/ezpata...eta gisakoaz mintzatu ondoren".
Baliagarria izango zaizulakoan, agur bero bat
Bittor Arbizu
> ----------
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: lunes 4 de diciembre de 2006 12:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 31 bilduma, 3. zenbakia
>
>
>
> Message: 3
> Date: Mon, 4 Dec 2006 11:33:16 +0100 (CET)
> From: Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> Subject: [itzul] Ortotipografia eta mugatua/mugagabea
> To: itzul a bildua postaria.com
> Message-ID: <505681.12648.qm a bildua web26907.mail.ukl.yahoo.com>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
>
> Kaixo:
>
> Bi zalantza sortu zaizkit. Alde batetik, oro har,
> galdera ikurraren ondoren, letra larria erabili behar
> da; baina, bi punturen ondoren galdera sorta bat
> datorrenean ere, hala egin behar dugu? Esaterako:
>
> - Honako hau galdetu zidan: zer ordu da? zenbat urte
> dituzu? non bizi zara?
> edo
> -Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
> dituzu? Non bizi zara?
>
> Bestetik, egitura hauetatik zein da zuzena?
>
> -kostua/gastua bikotea
> -kostu/gastu bikotea
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago