[itzul] RE: PFEZ

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ost, Ots 1, 11:10:42, CET 2006


Kaixo lagunak:

	Ez dakit lagungarri gerta daitekeen, baina irizpide desberdinak
daudela argi dago. Hezkuntza Sailak atera zuen Ortotipografia liburuxkan
hauxe agertzen da, siglak direla eta: 

           "Deklinatzerakoan (eta ahozkatzerakoan), kontuan izan sigla
batzuk letraka irakurtzen direla, eta beste batzuk, silabaka.
 EHU (e-hatxe-u)
EGA (e-ga)
Oharra: Bada zati bat letraka eta bestea silabaka irakurtzen den siglarik
ere: PSOE (pe-so-e)."

	
> ----------
> De: 	itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	miércoles 1 de febrero de 2006 10:27
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 21 bilduma, 1. zenbakia
> 
> I
> 
> Message: 4
> Date: Tue, 31 Jan 2006 14:46:50 +0100
> From: "Ander Irizar" <airizar a bildua parlamento-navarra.es>
> Subject: [itzul] Nola irakurtzen duzue PFEZ?
> To: "Itzulistera mezuak bildaltzeko" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <002001c6266c$c93bc9e0$9601a8c0 a bildua parlamento.local>
> Content-Type: text/plain;	charset="iso-8859-1"
> 
> Deklinatzean siglak nola irakurtzen diren kontuan izan behar denez, ba,
> horixe galdera: nola irakurtzen duzue (edo irakurtzen ditu jendeak)
> pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren siglak?
> 
> PFEZ: pe fez
> PFEZ: pe fe e zeta
> PFEZ: pe fe zeta
> 
> Ander Irizar
> Nafarroako Parlamentua
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago