ER: [itzul] toki hartan bertan/toki hartan berean

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ots 1, 12:25:07, CET 2006



Izan ere, sortaldean, "bertan", "bertatik" eta enparauak denborazko zentzuan
baino ez dira erabiltzen. Gainerakoan sartaldeko  gehiegikeriarainoko
"bertan" lekuzkoa "han(txet)(berean)" da sortaldean.

Ez letorkiguke gaizki hori kontuan hartzea, euskara batuan ari garela,
"bertan" barra-barra erabiltzen hasi aurretik (hots, "han" soila nahiz
"hantxe" indartua egoki diren lekuan).

Gainerakoan, bai, euskalki-aukera da, ustez, ia beti: han berean/bertan,
etxean bertan/berean, toki hartan berean/beran, gaur bertan/berean...

Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: asteazkena, 2006.eko otsailak 1 10:53
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] toki hartan bertan/toki hartan berean



>Orotarikoan _hartan berean_ sortaldeko euskalkietan nagusi.
>
>Karlos del Olmo

Karlosek esan duena indartzeko-edo, "hantxe berean" hitz bikoa bilatu dut
Ereduzko Prosa Gaur-en, adibidez, eta hamarren bat adibide ateratzen dira.
Haien artean, honako hauek:

- (...) hantxe berean ikusi ditugu Andredena Maria "xuria" eta Napoleonen
denborako gerla baten orroit-monumentua. (HERRIA, 2005-07-28)

- Hantxe berean hil zuten, harrika. (XX. mendearen argi-itzalak, PELLO
SALABURU)

- Jupiterrek gizon oro onetsi zuenean // eta Merkuriok haiek gorde poto
batean, // iruzurzaleen lagun handi hark isilean, // botikarien onetan,
gaitzak hantxe berean // sartu zituen, eta haiek zuten aldarrikatu: //
“Droga hilgarrienak Haren izena izanen du”. (Deabruaren hiztegia, AMBROISE
BIERCE / XABIER OLARRA)

Hantxe berean, burdina zahar bat atzeman zuen Sakik. (Elurretan hotsak,
PABLO SASTRE)

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago