[itzul] "The sound of music"
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Ots 1, 12:53:10, CET 2006
http://www.euskaraz.net/Kultura/Zinemaldia/Sailak/RobertWise
Mundu mailan ezaguna berak zuzendutako bi musikalen egundoko
arrakastagatik, West Side Story (1961) eta The Sound of Music (_Irribarreak
eta malkoak_, 1965), Robert Wise (Winchester, Indiana, Estatu Batuak, 1914)
Hollywoodeko historia osoa biltzen duten era askotako lanen egile dugu: B
saileko ekoizpen txikietatik ikuskizun handietara, Orson Wellesentzat egin
zituen bere hastapenetako muntatzaile-lanetatik, Citizen Kane (Kane
hiritarra, 1941) eta The Magnificent Ambersons (Laugarren agindua, 1942),
zuzendari gisa egindako genero orotako 40 pelikuletara, zinema beltz eta
westernetatik melodrama eta boxeo-zinera. Genero bakoitzean hain
garrantzitsu diren filmak biltzen dituen lana bere osotasunean hartzea
beharrezko zen, besteak beste The Set-Up (1949), The Day the Earth Stood
Still (Ultimatun Lurrari, 1951), Executive Suite (Handinahien dorrea,
1954), Somebody Up There Likes Me (Gorrotoak markatua, 1956), I Want to
Live! (Bizi nahi dut!, 1958) edo The Haunting (1963), eta oraindik behar
bezala aintzat hartzen ez diren beste zenbait, Born To Kill (1947), Blood
on the Moon (1948) edo Odds Against Tomorrow (1959), kasu. Lau Oscar sari
irabazi ditu, West Side Story eta The Sound of Music filmetako ekoizle eta
zuzendari gisa.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago