ER: [itzul] a terceros
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ots 2, 09:50:44, CET 2006
Uste dut bueltaka dabilela Patxik ondo azaldu duen eta konponbidea eman duen
kontu bat:
Edozein delarik ere hitza, erdarazko mugagabeak, plurala izanagatik, ez du
zehazten singular/pluraltasun semantikorik. Hobeki: aukera biak uzten ditu.
Hortik, beharbada, Pellok "beste" nahiago izatea (edo hala behar duela
esatea), lizentzia berezia baitu hitz horrek euskaraz ere mugagabean
erabiltzeko, erdarazkoaren pare-parean, hots, singular/pluraltasunik
markatzeke.
Hala ere, "beste" izenordainari dagokio jokabide hori, eta ez izenarekin
doan beste horri. Alegia, eta sentitzen dut, Zelai, "beste eskubiduneri" ez
da gramatikala, eta Patxirenera etorri behar berriro: "beste eskubidedun
bati/batzuei".
Gustu pertsonalak gorabehera, hala ere, ez dut inolako eragozpenik ikusten
hor "hirugarren" erabiltzeko. Oso adi egoten naiz Pelloren oharrei, baina
hor ez da hizkera arrunteko erabilera auzi, espezialitate bateko
terminologia zehatza baizik, eman den definizioak ustez garbi uzten duen
moduan. Eta terminologia, definizioz, arbitrario da. Eta hizkera arruntetik
bereizia izatea, kasu horretan, ez da akats, bertute baizik.
Tira, beste aldera egiten dira gehiegikeriarik gehienak eta handienak, hots,
terminologia ez dena (fraseologia hutsa) terminologia delako aitzakian
hizkuntza bera bihurritu (eta hor dugu erneen ibili beharra porrurik sar ez
diezaguten), baina, kasu honetan, terminologiazko kontua dugu, eta hari
dagozkion irizpideak aplikatu behar, autoritateak autoritate.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: z-nikolas a bildua ej-gv.es
Bidalia: osteguna, 2006.eko otsailak 2 09:26
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] a terceros
Niri "eskubidedun" hitza gustatzen zait, gutxi erabili arren.
Euskal Hiztegiaren arabera, honako hau esan nahi du: (1899) "Adierazten den
eskubidea duena"
Horren haritik hemen duzu proposamen bat: "Arkitektoak dionez, Udalak ematen
dituen baimenek ez die beste eskubideduneri kalterik egiten".
-----Mensaje original-----
De: Ortzuri Olaetxea [mailto:itzultzaile a bildua pasaia.net]
Enviado el: jueves, 02 de febrero de 2006 8:20
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] a terceros
Egun on guztioi,
"a terceros" famatu hori atera zaigu baimen-eskaera bat dela-eta. Nik
nahiago izan dut "beste", edo "beste edonori" erabili, baina esan
didate "hiurgarrenei" hitza aipatu beharrekoa dela. Ni ez nago oso
konforme; ea zuei zer iruditzen zaizuen, hauxe da itzulgaia:
Como bien indica la Arquitecta las licencias que conceden los
Ayuntamientos son sin perjuicio de los derechos de terceros que puedan
ser afectados.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago