[itzul] a terceros

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ast, Ots 2, 10:12:29, CET 2006


Hizkera juridikoan 'hirugarren' termino bat da eta auzi, kontratu edo
harreman juridiko batean alderdi ez dena adierazten du. Baliteke
testuinguru batean (teknolektotik kanpo edo beste maila batean) bereizi
beharrik ez izatea eta 'beste', 'inor' eta horrelakoak ondo etortzea,
baina hizkera juridikoan bereizi beharra gertatzen bada, 'beste' eta
'inor' moduko berbek ez dute balio izango kontzeptu juridiko hori
adierazteko ('beste' hori kontratuaren beste alderdia izan litekeelako,
adibidez).

Beste hizkuntza batzuetan ere bide horretatik jo dute: 

espainolek: 'tercero'
katalanek: 'tercer' 
frantsesek: 'tiers'
ingelesek: 'third party'

'Lege-testuak' bildumako testuetan (Kode Zibila, Prozedura Zibilaren
Legea...) 'hirugarren' erabiltzen da ('hirugarrenei'; ez 'hirugarren
batzuei'). Sarasolak ere 'hirugarren' ematen du 'Zehazki' hiztegian;
Elhuyar hiztegian ere 'hirugarren'.

Alberto

>>>"a terceros" famatu hori atera zaigu baimen-eskaera bat dela-eta. Nik

nahiago izan dut "beste", edo "beste edonori" erabili,  baina esan 
didate "hiurgarrenei" hitza aipatu beharrekoa dela. Ni ez nago oso 
konforme; ea zuei zer iruditzen zaizuen, hauxe da itzulgaia:

>>>Como bien indica la Arquitecta las licencias que conceden los 
Ayuntamientos son sin perjuicio de los derechos de terceros que puedan 
ser afectados.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago