[itzul] Eskietan

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 2, 13:05:08, CET 2006


Eskiatzeko modu berri hauen euskal izenik badakizue? Edo ausartuko zarete
proposatzen? Alboan dauden azalpenak aholkua eskatu didanarenak dira. Bide
batez "fluiditate" hori emateko ideiarik? Jaitsiera geldialdirik egin gabe,
jarraian egitea ei da.

Freeski (freestyle eta freeride)

- Freestyle

*	Big Air: salto-leku handi bat dago eta horren gainetik hirutan salto
egiten da ahalik eta figura zailena eta politena eginez. 
*	Half-pipe: tutu erdi batetik joatea eta alboan saltoak egitea da
helburua
*	Slopstyle: modalitate honetan aurrekoen edozer agertu daiteke eta
barandak ere bai. Ibilbide asko daude eta horietatik edozein aukera daiteke
*	Ski-cross ("ski X", baina ingelesez irakurrita): Amerikan seinaka
eta Europan launaka, saltoz eta kurba peraltatuz beteta dagoen ibilbide
batetik jaisteari deritzo. Edozerk balio du behera lehenengoa heltzeko,
kanporaketa modura jokatzen da eta jaitsiera bakoitzeko erdiak sailkatzen
dira

- Freeride

*	Big mountain: Eskiatzaileak oraindik eskiatu ez den mendi batera
igotzen dira eta handik beherako bidea egiten dute. Nahi den lekutik jaitsi
daiteke eta honetan jaitsieraren zailtasuna eta honetatik zehar eramandako
bizkortasuna edo "fluiditatea" puntuatzen da. Puntu gehien duenak irabazten
du eta saltorik zoroena egiten duenak ere saria dauka
*	Backcountry: eskiatzaileak  pistaz kanpo freestylean egiten diren
gauzak egiteari deritzo
*	Base jumping: big mountain egitea da baina azkenean amildegi batetik
behera salto egin parapente batez hornituta

 

Aldez aurretik, mila esker.

 

Jon Agirre




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago