[itzul] Eskietan
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 3, 13:32:16, CET 2006
Eskerrik asko, Alberto.
Noizbait eski-hiztegiren bat egingo bada, hona hemen proposatu dizkiodanak.
Freeski : freeski edo estilo libreko eskia
- Freestyle: freestyle edo akrobazia-eskia
o Big Air: salto akrobatikoa (big air)
o Half-pipe: tutu-erdia (half-pipe)
o Slopstyle: jaitsiera akrobatikoa (slopestyle)
o Ski X: eski-krosa (ski X, ingelesez irakurrita: ski-cross)
- Freeride: freeride edo pistaz kanpoko eskia
o Big mountain: goi-mendi jaitsiera (big mountain)
o Backcountry : txango-eskia (backcountry)
o Base jumping: jauzi librea edo BASE saltoa (ingelesez esanda,
building, antennae, span, earth bezalako lekuetatik egiten delako)
Testuan ikusi ez arren, euskarazkoan ingelesezko hitzak letra etzanean
daude, eta building, antennae, span eta earth hitzen lehen letrak lodiz.
Oraingoz, ingelesezko erreferentziak mantentzea egoki iruditu zait, baina
erabilera zabaldu ahala ez da beharrezkoa izango.
Ondo ibili,
Jon Agirre
Oharra: Aholkua lobak eskatu dit, ikastolarako lan baterako :-)
-----Mensaje original-----
De: Alberto Martinez de la Cuadra [mailto:itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org]
Enviado el: viernes, 03 de febrero de 2006 12:07
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Eskietan
Beharbada honako ordain hauek erabil daitezke:
backcountry: txango nordikoko eski
es esquí de excursión nórdica
fr ski de randonnée nordique
en backcountry ski
base jumping: BASE jauzi, jauzi libre(?).
BASE da B (building), A (antennae), S (span) eta E (earth), halakoetatik
egiten baita salto.
free ski: estilo libreko eski
free-style skiing: akrobazia eta irudi eski, akrobazia eski artistiko
es esquí artístico y acrobático
fr ski artistique acrobatique
en free-style skiing
en freestyle skiing
en hot-dog skiing
en hot-dogging
freeride: freeride eski, pistaz kanpoko eski
Bestela, maileguan har daitezke. Ezin izan dut besteen aztarrenik atera.
Alberto
>>>Galdetu da:
Eskiatzeko modu berri hauen euskal izenik badakizue? Edo ausartuko
zarete proposatzen? Alboan dauden azalpenak aholkua eskatu didanarenak
dira. Bide batez "fluiditate" hori emateko ideiarik? Jaitsiera
geldialdirik egin gabe, jarraian egitea ei da.
Freeski (freestyle eta freeride)
- Freestyle
* Big Air: salto-leku handi bat dago eta horren gainetik hirutan
salto
egiten da ahalik eta figura zailena eta politena eginez.
* Half-pipe: tutu erdi batetik joatea eta alboan saltoak egitea da
helburua
* Slopstyle: modalitate honetan aurrekoen edozer agertu daiteke
eta
barandak ere bai. Ibilbide asko daude eta horietatik edozein aukera
daiteke
* Ski-cross ("ski X", baina ingelesez irakurrita): Amerikan
seinaka
eta Europan launaka, saltoz eta kurba peraltatuz beteta dagoen ibilbide
batetik jaisteari deritzo. Edozerk balio du behera lehenengoa heltzeko,
kanporaketa modura jokatzen da eta jaitsiera bakoitzeko erdiak
sailkatzen dira
- Freeride
* Big mountain: Eskiatzaileak oraindik eskiatu ez den mendi batera
igotzen dira eta handik beherako bidea egiten dute. Nahi den lekutik
jaitsi daiteke eta honetan jaitsieraren zailtasuna eta honetatik zehar
eramandako bizkortasuna edo "fluiditatea" puntuatzen da. Puntu gehien
duenak irabazten du eta saltorik zoroena egiten duenak ere saria dauka
* Backcountry: eskiatzaileak pistaz kanpo freestylean egiten
diren
gauzak egiteari deritzo
* Base jumping: big mountain egitea da baina azkenean amildegi
batetik
behera salto egin parapente batez hornituta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago