[itzul] Eskietan

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Or, Ots 3, 12:07:25, CET 2006


Beharbada honako ordain hauek erabil daitezke:

backcountry: txango nordikoko eski
es  esquí de excursión nórdica
fr  ski de randonnée nordique
en  backcountry ski

base jumping: BASE jauzi, jauzi libre(?). 
BASE da B (building), A (antennae), S (span) eta E (earth), halakoetatik
egiten baita salto.

free ski: estilo libreko eski

free-style skiing: akrobazia eta irudi eski, akrobazia eski artistiko
es  esquí artístico y acrobático
fr  ski artistique acrobatique
en  free-style skiing
en  freestyle skiing
en  hot-dog skiing
en  hot-dogging

freeride: freeride eski, pistaz kanpoko eski

Bestela, maileguan har daitezke. Ezin izan dut besteen aztarrenik atera.

Alberto

>>>Galdetu da:

Eskiatzeko modu berri hauen euskal izenik badakizue? Edo ausartuko
zarete proposatzen? Alboan dauden azalpenak aholkua eskatu didanarenak
dira. Bide batez "fluiditate" hori emateko ideiarik? Jaitsiera
geldialdirik egin gabe, jarraian egitea ei da.

Freeski (freestyle eta freeride)

- Freestyle

*	Big Air: salto-leku handi bat dago eta horren gainetik hirutan
salto
egiten da ahalik eta figura zailena eta politena eginez. 
*	Half-pipe: tutu erdi batetik joatea eta alboan saltoak egitea da
helburua
*	Slopstyle: modalitate honetan aurrekoen edozer agertu daiteke
eta
barandak ere bai. Ibilbide asko daude eta horietatik edozein aukera
daiteke
*	Ski-cross ("ski X", baina ingelesez irakurrita): Amerikan
seinaka
eta Europan launaka, saltoz eta kurba peraltatuz beteta dagoen ibilbide
batetik jaisteari deritzo. Edozerk balio du behera lehenengoa heltzeko,
kanporaketa modura jokatzen da eta jaitsiera bakoitzeko erdiak
sailkatzen dira

- Freeride

*	Big mountain: Eskiatzaileak oraindik eskiatu ez den mendi batera
igotzen dira eta handik beherako bidea egiten dute. Nahi den lekutik
jaitsi daiteke eta honetan jaitsieraren zailtasuna eta honetatik zehar
eramandako bizkortasuna edo "fluiditatea" puntuatzen da. Puntu gehien
duenak irabazten du eta saltorik zoroena egiten duenak ere saria dauka
*	Backcountry: eskiatzaileak  pistaz kanpo freestylean egiten
diren
gauzak egiteari deritzo
*	Base jumping: big mountain egitea da baina azkenean amildegi
batetik
behera salto egin parapente batez hornituta




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago