[itzul] basati
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Or, Ots 3, 14:09:15, CET 2006
Atzo ETB1en lehiaketa programa berri bat aurkeztu ziguten: Mihiluze. Programako atal batean, hor barna dabiltzan itzulpen exkaxak erakutsi zizkiguten. Batzuk sekulakoak ziren, sinesten ere zail horiek benetan kalean aurkitu dituztenik: txirlak itsas andreari (almejas a la marinera), lekatxoa (vainilla),...
Horietako bat hala ere harrigarria egin zitzaidan, nik ez nuke eta hori txartzat joko: otarrainxka basatiak (langostinos salvajes).
Otarrainxka, amuarrain, erreboilo, urraburu, besigu, mihi-arrain,... emateko, euskaraz bestelako aukerak ere baditugu: berez hazia, errekakoa (hala denean), itsasokoa,... Nik zer dakit, baita gobernatu gabea ere!
Baina "basati, salvaje, sauvage, wild" oro har basa bizitzarako erabiltzen badira, halako astakeria iruditzen zaizue otarrainxkena?
Aitzol
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago