[itzul]mantsoak non harrapatutakoak dira?

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Ots 3, 14:54:38, CET 2006


Nik ere ikusi  nuen parte  hori .  Nire ustez, berezko ingurunean 
hartutako otarrainxkaei deitzeko gehigarria  hutsa baino  ez da..
Erakargarriago egiteko?.
Edo  basatiak dira gozoago izateko euren ingurunea suntsitu  eta  
inguruko  gainontzekoez elikatzen direlako?
Beste  nonbaiten harrapatutakoak mantsoak  izango dira orduan.

Hala ere,  gurago freskoak, plantxan  jarritakoak  badira    hobeto.  
Ordua  da .

Garikoitz

Mendiola Agirre escribió:
> Atzo ETB1en lehiaketa programa berri bat aurkeztu ziguten: Mihiluze. Programako atal batean, hor barna dabiltzan itzulpen exkaxak erakutsi zizkiguten. Batzuk sekulakoak ziren, sinesten ere zail horiek benetan kalean aurkitu dituztenik: txirlak itsas andreari (almejas a la marinera), lekatxoa (vainilla),...
> Horietako bat hala ere harrigarria egin zitzaidan, nik ez nuke eta hori txartzat joko: otarrainxka basatiak (langostinos salvajes).
>
> Otarrainxka, amuarrain, erreboilo, urraburu, besigu, mihi-arrain,... emateko, euskaraz bestelako aukerak ere baditugu: berez hazia, errekakoa (hala denean), itsasokoa,... Nik zer dakit, baita gobernatu gabea ere!
>
> Baina "basati, salvaje, sauvage, wild" oro har basa bizitzarako erabiltzen badira, halako astakeria iruditzen zaizue otarrainxkena?
>
>
> Aitzol
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago