[itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Ots 3, 16:14:48, CET 2006
On 06-ots-03, at 13:42, txema wrote:
> 711. urteaz geroztik euskal jendea (eta ez bakarrik gaur egungo Euskal
> Herriko 7 probintzien eremuan bizi zirenak) zuzen-zuzeneko
> harremanean eta
> egunerokotasunean bizi izan zen, hainbat mendez, Islamaren
> kulturarekin, eta
> baskoi (zentzu zabalean, paneuskaroan, alegia) eta euskaldun asko
> eta asko
> erlijio gurera iritsi berri horretara bihurtu ziren. 711n gaztelania
> protoerromantze bat besterik ez zen, Iberiar Penintsulan (gaur
> egungo Euskal
> Herria eta orduko "euskal jendearen herria" -dezente zabalagoa-
> barne, eta
> bereziki) sortzen hasiak ziren-edo gainerakoak bezalaxe, latin
> berantiarraren bilakaera-bidean.
** Nafarroako hegoaldean eta erdialdean, nahikoa, baina Nafarroako
iparraldean? Gipuzkoan? Bizkaian? Zuberoan? Eta Lapurdin? Mahoma,
azken batean, errazkeria da espainieraren erara., "Mambrú delakoaren
estilokoa edo "Chéspir" (Shakespeare). Ez ote da hobea jatorrizkoa?
Zergatik ez? Gainera, jatorrizkoa ez dago zabalduta munduan zehar?
Mohammed El-Baradei, Mohammed VI, etab. ikusten ditugu eten gabe.
> Ez dizkizut bestelako historia-konturik
> aipatuko, nahiz eta oso baliagarri eta beharrezko izango zitzaizkizula
> susmoa dudan, hau ez baita horretarako foroa, baina, tira:
> ez al litzateke posible izango Mahoma izena (eta izen horren beste
> formaren
> bat ere bai) euskarak berez egokitutako izena izatea (gaztelaniarekin
> kointzidentea bada ere)?
** Ikusi beharko nuke. Frogatu behar duzu "Mahoma" euskararen forma
dela, ez espainierarena. Gainera, Iparraldean, Mahoma (eta izen
horren beste formak) behin esaten al zuten? Ez dut uste. Gainera,
ingelesez, duela mende batzuk, frantsesetik hartu zuten izena,
Mahomet alegia. Gero, jatorrizkoa zabaldu zen, Mohammed edo
Muhammad. Euskaraz, zergatik ez? Gaztelania hain indartsua ote da,
bai Hegoaldean, bai Iparraldean? Iparraldean, behintzat, ez.
> Ba al dakizu nola esaten den izen hori gainerako
> erromantzeetan, hala nola katalanez edo aragoieraz, edo nola
> azaltzen den
> haren aipamenik nafar erromantzearen formak biltzen dituzten
> testuentan?
** Hmmm. Portugal ere Iberian dago, baina Mahoma ez dute esaten.
Galizieraz, segur aski "Mahoma" esaten dute, galiziera eta portugesa
oso-oso antzekoak badira ere. Zergatik? Galizia Espainian dagoelako.
Portugaldarrek antzeko historia jasan zuten baina "Maomet" edo
"Moamede" esaten dute. Zergatik? Espainian oso gutxi egon zirelako
(1580-1640). Jakin nahi nuke 14. garren mendeko kataluniarrek nola
esaten zuten "Muhammad". Agian ez zuten "Mahoma" esaten eta,
espainieraren eraginagatik, "Mahoma" forma zabaldu zen han. Segur
aski, Kataluniak independentzia 1640ean lortu izan balute, beste izen
bat izango zuten Islamaren profeta deitzeko.
> Edo, horrela izango balitz ere, zuretzat horrek ez al du inolako
> baliorik,
> errealitate historiko horrekin oso harreman eskasa eta
> berantiarragoa izan
> zuten gaur egungo hainbat hizkuntzak izen hori emateko dituzten formak
> direla eta ez direla?
** Bai, errealitate horren izena España da, edo Euspaña, baina,
Iparraldea ez da sekulan Espainia izan. Gainera, Ipar Katalunian,
"Mahoma" esaten al dute? Ez dut uste. Zergatik? Roselló Frantzian
dagoelako, ez Espainian. Hobea izango litzateke nazioarteko formarik
zabalduena hartzea, ez soilik espainiarrena. Euskal Herria, azken
batean ez da soilik Espainia, PPtarrek ezetz esaten badute ere.
Iparraldea ere Euskal Herrian dago, Iparraldea Espainian ez badago
ere. Barkatu. Espainiatik at pentsatu behar dute Hegoaldeko
euskaldunek. Espainia ez da munduaren zentrua, eta espainiera ez da
munduko lingua franca. Askoz errazagoa da munduan dagoen izenik
zabalduena erabiltzea, ez espainiarren forma probintzianoa.
Muhammad edo Mohammed erabiltzea komeini da. Gainera, Txema jaunak ez
du erantzun zergatik Iparraldekoek Espainiako formak erabili behar
dituzten (gutxi ote direlako edo gabatxoak???) edo zergatik Marrokoko
erregea Muhammed (edo Mohammed) VI.a den eta ez Mahoma VI.
Ondo izan,
Mikel Morris
> Eta gainera, nik dakidala, Mahoma eta Mahomet, biak dira
> erabiltzekoak.
> Ondo izan
>
> ----- Original Message -----
> From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, February 03, 2006 9:50 AM
> Subject: [itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad
>
>
> Azken bolada honetan, Islamaren profeta asko aipatu da, baina nola
> esan behar da euskaraz? Espainieraz pentsatzen dutenentzat, "Mahoma",
> jakina, baina zergatik horrela esan behar da euskaraz, besterik gabe,
> mundura begiratzeke?
>
> Iparraldean -- espainieraz pentsatzen ez duen leku bat, baina,
> teorian behintzat, Euskal Herrikoa den leku bat -- bertakoek, nik
> dakidanez, ez dute "Mahoma" esaten, etxean ez behintzat. Zergatik?
> Heziketa gaztelaniaz ez baitzuten berenganatu eta Frantziako
> telebista ikusten dutelako.
>
> Hegoaldean, jakina, "Mahoma" esaten dute gehienek, guztiek ez
> esatearren. Zergatik? Betiko arrazoiengatik: gaztelaniaz irakurtzen,
> dastatzen, eta gozatzen dutelako. "Mahoma" Berria egunkarian edo
> euskarazko edozein aldizkarian agertzeak argi erakusten digu
> Euspañaren sindrome hori.
>
> Hala ere, "Mahoma" ez da nazioarteko izen bat. Espainieraren kontua
> da. Nik dakidanez, Marroko erregea ez da "Mahoma VI". Zergatik
> berezi behar ditugu "Mohammed" VI eta "Mahoma" profeta? Espainiarrek
> halaxe egiten dutelako? El Paísen halaxe egiten duelako? Espainiako
> telebistetan halaxe egiten dutelako?
>
> Begira nola esaten den beste hizkuntzetan:
>
> Arabieraz: Muhammad
> Ingelesez: Mohammed / Muhammad
> Frantsesez: Mahomet
> Turkieraz: Muhammet
> Txineraz: Mùhanmòdé
> Italieraz: Maometto
> Portuguesez: Maomé (Brasil), Maomet edo Moamede (Portugal)
> Alemanez: Mohammed
> Danieraz: Muhammed
> Errusieraz: Mokhamed
>
> Beraz. zer irabazten da, bada, "Mahoma" izen espainiarra erabiltzen
> badugu? Eta Iparralde zer? "Mahoma" Lau probintziako kontua da, ez
> Zazpi Probintzietakoa. Euskal Batuaren mesederako, "Muhammad" edo
> "Mohammed" erabili behar da. Gainera, oso ezaguna da izen hori,
> munduko izenik zabalduena baita. "Mahoma" erabiltzeak diosku euskal
> kultura cultura vasca dela, gaztelaniaren orbitan dagoen kultura bat.
>
>
> Mikel
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago