[itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Ots 3, 13:42:34, CET 2006
711. urteaz geroztik euskal jendea (eta ez bakarrik gaur egungo Euskal
Herriko 7 probintzien eremuan bizi zirenak) zuzen-zuzeneko harremanean eta
egunerokotasunean bizi izan zen, hainbat mendez, Islamaren kulturarekin, eta
baskoi (zentzu zabalean, paneuskaroan, alegia) eta euskaldun asko eta asko
erlijio gurera iritsi berri horretara bihurtu ziren. 711n gaztelania
protoerromantze bat besterik ez zen, Iberiar Penintsulan (gaur egungo Euskal
Herria eta orduko "euskal jendearen herria" -dezente zabalagoa- barne, eta
bereziki) sortzen hasiak ziren-edo gainerakoak bezalaxe, latin
berantiarraren bilakaera-bidean. Ez dizkizut bestelako historia-konturik
aipatuko, nahiz eta oso baliagarri eta beharrezko izango zitzaizkizula
susmoa dudan, hau ez baita horretarako foroa, baina, tira:
ez al litzateke posible izango Mahoma izena (eta izen horren beste formaren
bat ere bai) euskarak berez egokitutako izena izatea (gaztelaniarekin
kointzidentea bada ere)? Ba al dakizu nola esaten den izen hori gainerako
erromantzeetan, hala nola katalanez edo aragoieraz, edo nola azaltzen den
haren aipamenik nafar erromantzearen formak biltzen dituzten testuentan?
Edo, horrela izango balitz ere, zuretzat horrek ez al du inolako baliorik,
errealitate historiko horrekin oso harreman eskasa eta berantiarragoa izan
zuten gaur egungo hainbat hizkuntzak izen hori emateko dituzten formak
direla eta ez direla?
Eta gainera, nik dakidala, Mahoma eta Mahomet, biak dira erabiltzekoak.
Ondo izan
----- Original Message -----
From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, February 03, 2006 9:50 AM
Subject: [itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad
Azken bolada honetan, Islamaren profeta asko aipatu da, baina nola
esan behar da euskaraz? Espainieraz pentsatzen dutenentzat, "Mahoma",
jakina, baina zergatik horrela esan behar da euskaraz, besterik gabe,
mundura begiratzeke?
Iparraldean -- espainieraz pentsatzen ez duen leku bat, baina,
teorian behintzat, Euskal Herrikoa den leku bat -- bertakoek, nik
dakidanez, ez dute "Mahoma" esaten, etxean ez behintzat. Zergatik?
Heziketa gaztelaniaz ez baitzuten berenganatu eta Frantziako
telebista ikusten dutelako.
Hegoaldean, jakina, "Mahoma" esaten dute gehienek, guztiek ez
esatearren. Zergatik? Betiko arrazoiengatik: gaztelaniaz irakurtzen,
dastatzen, eta gozatzen dutelako. "Mahoma" Berria egunkarian edo
euskarazko edozein aldizkarian agertzeak argi erakusten digu
Euspañaren sindrome hori.
Hala ere, "Mahoma" ez da nazioarteko izen bat. Espainieraren kontua
da. Nik dakidanez, Marroko erregea ez da "Mahoma VI". Zergatik
berezi behar ditugu "Mohammed" VI eta "Mahoma" profeta? Espainiarrek
halaxe egiten dutelako? El Paísen halaxe egiten duelako? Espainiako
telebistetan halaxe egiten dutelako?
Begira nola esaten den beste hizkuntzetan:
Arabieraz: Muhammad
Ingelesez: Mohammed / Muhammad
Frantsesez: Mahomet
Turkieraz: Muhammet
Txineraz: Mùhanmòdé
Italieraz: Maometto
Portuguesez: Maomé (Brasil), Maomet edo Moamede (Portugal)
Alemanez: Mohammed
Danieraz: Muhammed
Errusieraz: Mokhamed
Beraz. zer irabazten da, bada, "Mahoma" izen espainiarra erabiltzen
badugu? Eta Iparralde zer? "Mahoma" Lau probintziako kontua da, ez
Zazpi Probintzietakoa. Euskal Batuaren mesederako, "Muhammad" edo
"Mohammed" erabili behar da. Gainera, oso ezaguna da izen hori,
munduko izenik zabalduena baita. "Mahoma" erabiltzeak diosku euskal
kultura cultura vasca dela, gaztelaniaren orbitan dagoen kultura bat.
Mikel
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago