[itzul] Coleccionable

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Ots 3, 16:29:27, CET 2006


	Oro har, ulertzen dut zer alde dagoen -garri eta -kor atzizkien
artean. Beti-beti, hala eta guztiz ere, ez zait oso garbi geratzen. Eta,
nolanahi ere, uste dut oso baliagarria izan litekeela <<-ble = -garri>>
automatiko samar egin ahal izatea. Alegia, auzi honen epaia neuk eman behar
banu, errugabetzat joko nuke <<bildumagarri>>.

	Beste kontu bat da nahitaezkoa ote den <<bildumagarri>> erabiltzea.
<<No te pierdas los DVDs coleccionables de "Euskal Zinema">> eslogan
asmatua, honela esan liteke neke barik: <<Ez galdu "Euskal Zinema" bildumako
DVDak>>.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago