[itzul] Coleccionable
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Ots 3, 17:49:20, CET 2006
Hasteko, ados nago Asierrekin:
"Beste kontu bat da nahitaezkoa ote den <<bildumagarri>> erabiltzea.
<<No te pierdas los DVDs coleccionables de "Euskal Zinema">> eslogan
asmatua, honela esan liteke neke barik: <<Ez galdu "Euskal Zinema" bildumako
DVDak>>."
Beste batzuetan, ordea, nahitaezkoa gerta daiteke izen bat izatea.
Horrelakoetarako, saio bat egin liteke -ki atzizkiarekin. Izan ere, -ki
atzizkiaren bidez hainbat esanahi lortzen dira hitz eratorrian.
Alde batera utzita 'jakia, jateko gauza' esan nahi duten horiek (ardiki,
txerriki, saiheski, tripaki, axuriki, barruki, barazki... emazteki [ejem!
:-)]...), eta 'halakoaren zura direnak (amezki, pagoki), baditugu beste -ki
berezi batzuk izenei eta aditzei lotzen zaizkienak: zerbaiten zati edo parte
edo zerbaitez eginda daudenak 'abadeki, aingeruki, bazterki, ehunki, bi,
hiruki, euskalki, hizki.. aldaki (kopia), aurrezki, estalki, inprimaki...
Adibidez, idatzizko obra bat osatzen duten zatietako bakoitzari 'liburuki'
esaten badiogu (Hiztegi Batua: 'liburuki = tomo'), eta 'bilduma' izena zein
'bildumatu' aditza ditugula kontuan izanik, badirudi, teorian bederen, ez
litzatekeela astakeria izango 'bildumaki' izena erabiltzea bilduma baten
osagaietako bakoitza izendatzeko. Horrekin, jakina, 'coleccionable' izenaren
ordaina izango genuke, ez izenondoarena. Baina esango nuke 'coleccionable'
adjektiboa euskaraz emateko ez dugula hitz berririk behar, Asierrek esan
duen moduan ('estos DVDs son coleccionables ...bilduma egiteko dira').
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: viernes, 03 de febrero de 2006 16:29
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Coleccionable
Oro har, ulertzen dut zer alde dagoen -garri eta -kor atzizkien
artean. Beti-beti, hala eta guztiz ere, ez zait oso garbi geratzen. Eta,
nolanahi ere, uste dut oso baliagarria izan litekeela <<-ble = -garri>>
automatiko samar egin ahal izatea. Alegia, auzi honen epaia neuk eman behar
banu, errugabetzat joko nuke <<bildumagarri>>.
Beste kontu bat da nahitaezkoa ote den <<bildumagarri>> erabiltzea.
<<No te pierdas los DVDs coleccionables de "Euskal Zinema">> eslogan
asmatua, honela esan liteke neke barik: <<Ez galdu "Euskal Zinema" bildumako
DVDak>>.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago