[itzul] basati

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Al, Ots 6, 11:59:15, CET 2006


Horretan nago ni ere, "basati"-ren erabilera hori zuzena delakoan.

Eta hala bada, erabat gaitzesgarria iruditzen zait Mihiluze-koen jokaera. Izan ere, zalantzaz beterik ibili ohi da hiztuna maiz terminologia kontuetan, kontu horiek gazteleraz errazagoak direlako susmoak hartuta. Telebista publiko batean itzulpen zuzen baten gainean trufatzeak kalte nabarmena egiten dio hizkuntzari, hizkuntzaren eta hiztunen arteko harremanari eta itzultzaileoi. Jatetxe jabe bat baino gehiago ibil liteke honez gero karta itzuli dion itzultzaileari kontu eske...

Aitzol

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: lunes 6 de febrero de 2006 10:31
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] basati







>  Nik jakin nahi nukeena da "basati"-ren
> erabilera hori egoki ikusten duzuen ala ez.

Itzultzaileok barik, aspaldian dute erabakita hiztunek eta hiztegigileek
(esaterako, Sarasolak):

- Gereziondo mota basatia Prunus avium
- Ahate basatia, berezk. Anas platyrhynchos motakoa, arra buru-berdea eta
emea arrea dena. Basahateak, suzko hegoz...
- Lore basatia. Basalore asko dira baratzekoak baino ederragoak.
- Landare basatia, gizonak landu ez duena.
- Urde basatia, ilea latza eta sarria, eta muturra luzea dituena
- Uso handi basatia, burua, bizkarra eta isatsa gris urdinxkak
- ...

Usoa berbari basati kalifikazioa eransten badiogu, otarrainxkei zergatik
ez?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago