[itzul] peer to peer - P2P
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Al, Ots 6, 17:21:13, CET 2006
Kaixo.
Inork ibili behar izan al du baztarrak arakatzen horri euskarazko ordaina
emateko?
Euskaltermek antzekoetan egiten dituen proposamenetatik (kideko, pare,
[-]kide, bikote) ez zaio oso ondo moldatzen --edo ez diogu antzematen
nondik lot geniezaiokeen-- horietako bat bera ere esamolde horri.
ItzuLen Luistxok bakarrik aipatu du (behin) eta "P2P sareak" erabili zuen.
Baina, osorik eman behar izanez gero...?
Eskertuko genuke argi pixka bat.
iŅAKi
BITEZ LOGOS
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago