[itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze

Joseba_Urzelai a bildua donostia.org Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Al, Ots 6, 13:35:06, CET 2006





Aitzolek dio:

..... Izan ere, zalantzaz beterik ibili ohi da hiztuna maiz terminologia
kontuetan, kontu horiek gazteleraz errazagoak direlako susmoak hartuta.
Telebista publiko batean itzulpen zuzen baten gainean trufatzeak kalte
nabarmena egiten dio hizkuntzari, hizkuntzaren eta hiztunen arteko
harremanari eta itzultzaileoi. .........

Guztiz ados dioenarekin. Eta are gehiago esango nuke: itzulpena (edozein
testu) zuzena ez denean ere trufatzeak kalte nabarmena egiten diola
hizkuntzari.
Gauzak non, nola, nori eta abar esaten diren ondo neurtu beharreko egoeran
gaudela uste dut.
Eta, akatsak akats, nire uste apalean, hobe genuke bazterrak "txirlak itsas
andreari" ateratzen dizkioten jatetxez beteago bageunde, hainbeste "almejas
a la marinera" aurkitzen dugun garai hauetan. Eta hori oso garbi ez dagoen
bitartean, mesede kaxkarra egiten diogula uste dut euskararen erabilera
zabaltzeko ahalegintxo bat egin nahian ari den hainbati.

Esanak esan, atal horretatik kanpo, txalo handi bat Mihiluzeri.

      Joseba



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago