[itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze
itziar.bernaola a bildua ehu.es
itziar.bernaola a bildua ehu.es
Al, Ots 6, 15:40:51, CET 2006
Ba, nik, aukeran, gurago ditut "almejas a la marinera", eta ez dut
ikusten zer nolako "mesedea" egiten diogun hizkuntzari horrelakoekin.
Niri, behintzat, gure hizkuntzari barre egiten diotela eta errespeturik
ez diotela iruditzen zait, nekez onartuko genituzke-eta horrelakoak
beste hizkuntza batean.... Agian, ez naiz "behar den moduko" euskalduna
izango...
Itziar Bernaola
posta-e: itziar.bernaola a bildua ehu.es
tel.: 94 601 5078
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Bidaltze-data: astelehena, 2006.eko otsailak 6 13:35
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze
Aitzolek dio:
..... Izan ere, zalantzaz beterik ibili ohi da hiztuna maiz terminologia
kontuetan, kontu horiek gazteleraz errazagoak direlako susmoak hartuta.
Telebista publiko batean itzulpen zuzen baten gainean trufatzeak kalte
nabarmena egiten dio hizkuntzari, hizkuntzaren eta hiztunen arteko
harremanari eta itzultzaileoi. .........
Guztiz ados dioenarekin. Eta are gehiago esango nuke: itzulpena (edozein
testu) zuzena ez denean ere trufatzeak kalte nabarmena egiten diola
hizkuntzari.
Gauzak non, nola, nori eta abar esaten diren ondo neurtu beharreko
egoeran gaudela uste dut.
Eta, akatsak akats, nire uste apalean, hobe genuke bazterrak "txirlak
itsas andreari" ateratzen dizkioten jatetxez beteago bageunde, hainbeste
"almejas a la marinera" aurkitzen dugun garai hauetan. Eta hori oso
garbi ez dagoen bitartean, mesede kaxkarra egiten diogula uste dut
euskararen erabilera zabaltzeko ahalegintxo bat egin nahian ari den
hainbati.
Esanak esan, atal horretatik kanpo, txalo handi bat Mihiluzeri.
Joseba
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago