[itzul] Muhammad
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Ots 6, 15:52:21, CET 2006
Ez duzu ez eta galdera bat erantzun edo eztabaidatu. Beraz,
amaitutzat daukat eztabaida hau. Mahoma izena, azken batean, ez da
euskal forma. "Maho-" duten euskal hitz bakarra dago: maho-lore
(Orotariko hiztegiaren arabera). Gainerako maho- hitzak, mahomatar,
mahometano, gaztelaniatik hartuta daude. Ez da kontu fonetiko bat,
kolonialismoaren ikusbegi bat baizik.
On 06-ots-06, at 09:30, txema wrote:
> Bai, pena da, Morris jauna, pena handia gainera; dena den, antzak
> sarritan
> antzuak izaten dira, eta, bestetik, erasotua sentitu bazara filiei eta
> fobiei buruzko nire aipuarekin, ez zen nire asmoa zu molestatzea,
** Molestatu ez, baina bai gogait eragin eta harritu
> hortaz
> horiek guztiak kendu eta "paragrafo horretan zure iritzi biribilak"
> jarri,
> eta, barkatu, barkatuko didazun bezala dokumentu baten izena
> horrela jasota
> badago, horrela jasotzea nire mezuan ere (Kingdoms of Navarre and
> Spain,
> alegia), espainolkeriak existitu baino lenen ere euskal jendeak agian
> erabiltzen zituzten formak
** Baina ez Iparraldeko euskal jendea. Espainiarren menpekoek bai.
> (berdin dio maileguak edo izen propioak, izen
> propioa egoki baitaiteke) gaur egun ere erabiltzen jarraitzea
> barkatuko
> duzun bezala. Aztertu egin beharko litzateke hori guztia,
> Morris jauna, eta
> ikusi noiz azaltzen den lehen aldiz euskal izkribuetan, zer
> testuingurutan,
> nolatan, lege fonetikoak, eta abar, eta abar. Agian norbaitek egina
> du lan
> hori aurretik ere, Morris jauna, eta horregatik erabakiko zuen
> euskaraz
> Mahoma ere zuzena dela, mendeetako bilakaeraren ondoren (Iparraldea,
> alegia),
** Hori txorakeria da. "Agian norbaitek egina du lan hori aurretik
ere" esatea eta Basajaunen kontuetan sinestea berdintsuak dira.
Norbaitek Mohammed aditu edo irakurri izan balu, "Mohammed" jarriko
zuen. "Mahoma" ikusten (ez entzuten, h hori ez baita esaten) zuten
Hegoaldeko euskaldunek eta horrelaxe jartzen dute gaur ere.
Espainiako eskoletan eta komunikabideetan ikasten den kontua da.
Horra gaurko euskal unibertsoa, batzuen euskal unibertsoa behintzat.
> Mahomet ere erabiltzekoa dela gutxi-asko onartzen den bezalaxe.
> Horixe ba, Morris jauna, eta kontuan izan zure ustez nik ezer
> frogatzen ez
> badut, zuk ere, eta neurri berean gainera, eta ez duzula ezer
> frogatzen, edo
> hala iruditzen zait niri behintzat.
** Baina, behintzat, zure puntu guztiak erantzun dizkizut. Zuk
nireak, ordea, ezin. Pena da.
Ondo izan
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago