[itzul] Mahoma eta Iparraldeko euskaldunak
Josu Zabaleta
jzabaleta a bildua bezeroak.euskaltel.es
Al, Ots 6, 10:23:00, CET 2006
Berriro diot aurreko mezuan txantxa-doinuan nioen gauza bera. Mahoma, Mohammed, Muhammad? Zer dator Orotariko Euskal Hiztegian (entzunda nago badagoela hiztegi hori)? Begiratu Mahoma, Mahomet (Muhammad-ik ez dator) eta inguruan dituzten hitzak edo eratorriak. Interesgarria. Eta han begiratuz gero ez dugu hitz egingo Diario Vascoz, Espainiako telebistaz, Tarifako sarreraz, eta bakoitzak bere kaskoan (aurre)iritzien zakuan sartuta dituenez, hizkuntzari buruz baizik, eta euskaraz hitz horiez dauden lekukoez. Hortik aurrera (kasu honetan behintzat) ez dugu inongo misiotara predikuak ematera joan beharrik. Euskara asmatu zutenetik telebista asmatu arteko aldi horretan lekukorik badago? Heldu horiei. Egia da, printzipioz behintzat, gutako askok dutela euskara asmatzeko beharko litzatekeen asmamena eta gehiago ere; eta horrelako gauzetarako afizioa, zer esanik ez! Baina aurrea hartu ziguten, hortxe koska... Euskara --puska bat behintzat-- asmatuta aurkitu genuen, eta ikasi egin behar...
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: txema
Data: 2006(e)ko Otsailak 6(a), Astelehena, 9:59 am
Gaia: Re: [itzul] Mahoma eta Iparraldeko euskaldunak
Nori: ItzuL
> Bai, pena da, Morris jauna, pena handia gainera; dena den,
> antzak sarritan
> antzuak izaten dira, eta, bestetik, erasotua sentitu bazara
> filiei eta
> fobiei buruzko nire aipuarekin, ez zen nire asmoa zu
> molestatzea, hortaz
> horiek guztiak kendu eta "paragrafo horretan zure iritzi
> biribilak" jarri,
> eta, barkatu, barkatuko didazun bezala dokumentu baten izena
> horrela jasota
> badago, horrela jasotzea nire mezuan ere (Kingdoms of Navarre
> and Spain,
> alegia), espainolkeriak existitu baino lenen ere euskal jendeak agian
> erabiltzen zituzten formak (berdin dio maileguak edo izen
> propioak, izen
> propioa egoki baitaiteke) gaur egun ere erabiltzen jarraitzea
> barkatukoduzun bezala. Aztertu egin beharko litzateke hori
> guztia, Morris jauna, eta
> ikusi noiz azaltzen den lehen aldiz euskal izkribuetan, zer
> testuingurutan,nolatan, lege fonetikoak, eta abar, eta abar.
> Agian norbaitek egina du lan
> hori aurretik ere, Morris jauna, eta horregatik erabakiko zuen
> euskarazMahoma ere zuzena dela, mendeetako bilakaeraren ondoren
> (Iparraldea,alegia), Mahomet ere erabiltzekoa dela gutxi-asko
> onartzen den bezalaxe.
> Horixe ba, Morris jauna, eta kontuan izan zure ustez nik ezer
> frogatzen ez
> badut, zuk ere, eta neurri berean gainera, eta ez duzula ezer
> frogatzen, edo
> hala iruditzen zait niri behintzat.
> Besterik gabe nire aldetik, aste ona izan dezazula.
>
> ----- Original Message -----
> From: "Mikel Morris"
> To: "ItzuL"
> Sent: Saturday, February 04, 2006 7:43 PM
> Subject: [itzul] Mahoma eta Iparraldeko euskaldunak
>
>
> Beti bezala, Yarza jaunak ez du ezer azaldu, soilik bere iritzia
> eman. Harentzat, antza denez, ez dago Iparralde izeneko lekurik.
> Euskal Herria, azken batean, Espainiako leku bat da eta izan da, eta
> kitto.
> On 06-ots-04, at 18:27, txema wrote:
>
> > E
> > bat, nik ez dut ezer frogatu behar, inork ezer frogatzekotan zuk
> > frogatu
> > beharko zenuke, euskal formetako bat eta gaztelaniazkoa bera izatea
> > erabat
> > zirkunstantziala izan baitaiteke,
>
> ** Ez da zirkunstantziala, Espainiako hezkuntza-sistemak zerikusi
> handia dauka. Joan zaitez Maulera eta galdetu euskaraz nor den
> Islamaren profeta. Ez du inork esango "Mahoma". Maulekoek, normalean,
> ez dute "El País" edo "El Diario Vasco" irakurtzen. Barkatu.
>
> > aipatu dizkidudan zenbait faktore
> > eztabaidaezinengatik. Ez diot hala denik, baina hala ez bada, zuk
> > frogatu
> > beharko zenuke, hain seguru bazaude, eta horretarako azken
> > emaitzaren teoria
> > ez da baliagarria argudio gisa. Nondik dator ALKATE hitz mailegatua,
> > arabierazko ALQADI hitzetik edo gaztelaniazko ALCALDE formatik?
> > Zergatik?Zure gainerako aipuek (galaiko-portugesa??, Kataluinaren
> > independentzia/katalana, gabatxoak???...eta abar), Morris
> jauna, ez
> > dute
> > bestelako komentariorik merezi, oso argi azaldu duzu eta
> jendeak juzga
> > dezala;
>
> ** Horrek ez du ezer frogatzen. Azoka hitza ere aipa zenezakeen. Eta
> Azukre. Eta alkandora. Ez dituzu nire aipuak erantzun. Maileguzko
> hitzak dira gauza bat eta izen propioa beste bat. Oraindik ere ez
> duzu azaltzen zergatik "Mahoma" forma espainiarrak balio duen Euskal
> Herri OSOrako, ez soilik Espainian (oraingoz behintzat) dagoen
> zatirako.
> > bi, parrafo honek, ordea, (** Bai, errealitate horren izena España
> > da.....eta abar eta abar), badu mamirik.
> > Oso oker zabiltza, Morris jauna. Errealitate horri (bi
> zibilizazioaren> arteko elkargunea eta kontaktua) dagokion
> lurralde-eremua Baskonia
> > zen VIII.
> > mendean, orduan ez zegoen Espainiarik, ezta Zuberorik, Bizkairik,
> > Arabarik,
> > Iparralderik eta Hegoalderik ere, euskal jendearen eremua
> besterik ez.
>
> ** Mesedez, ez duzu esandakoa erantzun. Iparraldeko euskaldunek
> Mahoma esaten al zuten? Esaten al dute? Inoiz esan al dute? Zergatik
> ez? Nola dakizu "Mahoma" esaten zutela? Zergatik ez Mohamet edo
> Moame, edo Mauma, edo auskalo? Benetan uste al duzu "Mahoma" esaten
> zela Euskal Herrian zehar?
>
>
> > Eta,
> > gutxi gorabehera, 400 urte geroago Nafarroako eta Gaztelako
> erresumek> Londresen hitzartu zuen arbitraje-laudoan Nafarroari
> zegokion> lurraldea
> > izaten jarraitzen zuen euskal jendearen eremu horrek (1177
> > "Division of
> > Kingdoms of Navarre and Spain", interesatzen bazaizu).
>
> 1177an, ez zegoen Espainia (Spain) izeneko erresumarik, nik dakidanez
> behintzat.
>
> > Bestalde,
> > ageri-agerian uzten dituzu paragrafo horretan zure filia eta fobia,
> > aurreiritzi eta dogma guztiak, eta oso errespetagarriak diren
> > arren, ez dira
> > bidaide onak edozein azterketa orekatu, lasai eta irizpide
> > akademikoetan
> > oinarriturikoa aurrera eramateko, ezein arlotan ere ez.
>
> ** Baina ez duzu ezer azaltzen, soilik erasotzen. Ez duzu azterketa
> orekatu, lasai, edo irizpide akademikoan oinarritutako irizpiderik
> eman. Erantzun itzazu ondo galdera hauek:
>
> 1. "Mahoma" euskal forma al da ala espainiarrek egokitutako forma
> bat? Eman itzazu frogak "Mahoma" ere euskalduna dela eta ez
> espainieratik heldutako mailegu bat.
> 2. Iparraldea (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) Euskal Herria al
> da? Baiezkoan, erantzun ondoko galdera.
> 3. Zergatik Iparraldeko euskaldunek "Mahoma" espainiarra onartu behar
> dute, derrigorrez, behin ere esan ez badute eta munduan zehar
> Muhammad/Mohammed gehienik erabiltzen den forma baldin bada. Orain
> arte ez duzu hori erantzun. Agian ezin duzu. Pena da.
> 4. Zer irabazten dugu "Mahoma" bezalako espainolkeria erabiltzean?
> Merezi al du Hegoaldea eta Iparraldea are gehiago bereiztea,
> Made-in-
> Spain den Mahoma formagatik?
> 5. Zergatik esan behar dugu "Mahoma" baina ez Mahoma VI. ?
> Espainierrek egiten ez dutelako ote da?
>
> Salaam 'aleikum
>
> Mikha'il
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago