[itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Ots 7, 10:31:18, CET 2006
Barkatu eztabaida ia amaitzear dagoenean tartean sartzeagatik. Guztiz ados
esan duzuen guztiarekin, hau da, zuzenketak kontuz eta tentuz egin behar
direla, eta agian, barregarri uztearen bidea ez dela egokiena horretarako.
Niri aproposagoa iruditu zait Wasemank-ek Eukaltzaindiaren aholku
zerbitzuarekin egiten duena. Oso bide polita iruditu zait Euskaltzaindiaren
arau-proposamenen berri izateko. Ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: Joseba_Urzelai a bildua donostia.org [mailto:Joseba_Urzelai a bildua donostia.org]
Enviado el: martes, 07 de febrero de 2006 10:00
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze
Itziarrek dio:
"......, nekez onartuko genituzke-eta horrelakoak beste hizkuntza
batean.... "
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Nire galdera:
Zein hizkuntzatakoek onartzen dituzte guztiz bestelako hizkuntza batean
soilik aurkeztutako testuak (ez nuke itzulpenetan soilik geratu nahi)?
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Esan beharrik ez daukat ez nagoela zuzentasun falta saritzearen alde, baina
bai gauzak non, nori eta nola esan asko zaintzearen eta zuzentasuna
bultzatzeko bideak kontu handiz erabakitzearen alde.
Eta bide guztietan aldrebesenetakoa izan daiteke, noski, mezu hartzaileen
ehuneko oso handi bat -handiegia, zoritxarrez- hizkuntzarekiko zalantzaz
beterikoa duen telebistako entretenimendu saio bat.
Neuri sortzen didan kezka hauxe da: euskaraz akats "lotsagarriren bat" egin
ordez, gaztelania hutsez idazten jarraituta kritika arrisku gutxiago
dagoela pentsaraztea.
Joseba
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago