[itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ots 7, 10:14:05, CET 2006


Izan ere, akatsak eta errakuntzak guztiz gaitzesgarriak eta kritikagarriak
direla aurretik esanda, gogoratu nahi dut euskararik txarrena erdara dela,
euskararik eza, alegia.

Zuzenzale amorratua naizen honek esana.

Jon

-----Mensaje original-----
De: Joseba_Urzelai a bildua donostia.org [mailto:Joseba_Urzelai a bildua donostia.org] 
Enviado el: martes, 07 de febrero de 2006 10:00
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze





Itziarrek dio:
"......, nekez onartuko genituzke-eta horrelakoak beste hizkuntza
batean.... "

          - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Nire galdera:

Zein hizkuntzatakoek onartzen dituzte guztiz bestelako hizkuntza batean
soilik aurkeztutako testuak (ez nuke itzulpenetan soilik geratu nahi)?
          - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Esan beharrik ez daukat ez nagoela zuzentasun falta saritzearen alde, baina
bai gauzak non, nori eta nola esan asko zaintzearen eta zuzentasuna
bultzatzeko bideak kontu handiz erabakitzearen alde.
Eta bide guztietan aldrebesenetakoa izan daiteke, noski, mezu hartzaileen
ehuneko oso handi bat -handiegia, zoritxarrez- hizkuntzarekiko zalantzaz
beterikoa duen telebistako entretenimendu saio bat.
Neuri sortzen didan kezka hauxe da: euskaraz akats "lotsagarriren bat" egin
ordez, gaztelania hutsez idazten jarraituta kritika arrisku gutxiago
dagoela pentsaraztea.
                  Joseba



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago