[itzul] paso elevado
garbine mendizabal
euskara a bildua ordizia.org
Ost, Ots 8, 12:03:52, CET 2006
2002an egin genuen galdera bera eta hona hemen emandako erantzunetako bat;
From: Eguzkine Arbulu <euskera a bildua ...>
Subject: RE: Paso de cebre elevado
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2002-12-19 09:51:51 GMT (3 years, 7 weeks, 2 days, 7 hours and 9
minutes ago)
Nik neuk ere egin nuen galdera hori (nirea "pasos peraltados" zen baina
gauza bera adierazteko) eta erantzun hauek jaso nituen: zebrabide goratuak
eta pasabide goratuak. Guk, normalean, lehenengoa erabiltzen dugu.
Gura baduzu, hauek dira mezuak: 10880, 10887, 10888
Eguzkine Arbulu
Bilboko Udala
Eman behar izan al du inork hori euskaraz? Nonbait, orain gure herrietan
zabaltzen ari den ohitura dugu hau: oinezkoen betiko pasabideak (gure
inguruan "pasozebra" esaten zaion hori, alegia) jo eta altxa koskaren bat.
Hortaz, nola emango genuke: _Oinezko pasabide koskaduna_???
Eskerrik asko.
Inazio
Your use of Yahoo! Groups is subject to http://docs.yahoo.com/info/terms/
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gaizka
Enviado el: miércoles, 08 de febrero de 2006 11:03
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] paso elevado
Kaixo!
Zenbait hiri errepidetan oinezkoentzako pasaguneak altxatu dituzte,
ibilgailuen abiadura moteltzeko asmoz. Erdaraz "badén" esaten diogu, baina
euskaraz, zulogunea edota sakangunea bezalako ordainak ez dakit oso zuzenak
diren kasu jakin honetarako, berez, ez dago zulorik, eta bailarako uren
ibiari ez dagokio ere.
Errepide gainean joaten dena "oinezkoentzako gaineko pasagunea" askotan
erabiltzen da, baina beste horri zer?
"oinezkoentzako pasabide altxatua" emateari ondo deritzozue, edota ordain
zehatzaren bat badago hortik...?
eskerrik asko.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago